Elkarrekin sortuz: kogarapen eta koprodukzio arrakastatsua Espainiaren eta herrialde baltikoen artean’ izenpean, Europa Creativa Media bulegoei -Espainiakoak zein herrialde baltikoetakoak- eskainitako topaketa egingo dute gaur, irailak 21, Kursaal eraikineko 9. aretoan. Donostia Zinemaldiaren baitan, industria akreditatuei eskainitako saioa izango da honakoa.

Datozen urteetarako jarritako helburu eta zehaztutako egitekoen artea, sortzeko fasean nazioarteko lankidetza hastearen garrantzia nabarmendu du Europa Creativa MEDIA 2021-2027 programa berriak, eta bide horretan, merkatu-bolumen ezberdinak dituzten herrialdeekin ko-garapena eta koprodukzioa egitera animatu ditu Europako ekoiztetxeak.

Bada, ezarritako lan ildo horren baitan, Herrialde baltikoetako (Estonia, Lituania eta Letonia) Europa Creativa Media bulegoek eta Euskal Herriko, Andaluziako, Kataluniako eta Espainiako bulegoek antolatu dute ezagutza sareak josi, indartu eta harremanak egiteko hitzordu hau. Donostia Zinemaldiak horretarako testuinguru ezinhobea eskaini dezakeelakoan, Espainiaren eta herrialde baltikoen arteko lankidetzaren adibide arrakastatsuak partekatzea da helburua, baita lankidetza-sareak sortzea eta lurralde horietako profesionalen arteko koprodukzioa sustatu eta indartzea ere.

Bada, gaur, Irailaren 21ean, egingo dute topaketa, 17:00etik aurrera, Kursaal eraikineko 9. aretoan.

Ezagutu programazioaren xehetasunak, hemen.