Nafarroako Gobernuak, Kulturako Zuzendaritza Nagusiaren bitartez, 1.284.238,87 eurorekin finantzatuko du ikus-entzunezko sektorea. Filmen ekoizpena, garapena, sustapena, exhibizioa, zein jaialdi eta lehiaketen antolakuntza babestuko dituzte.

Nafarroan sektorea babesteko estrategiaren barruan, Generazinema izen orokorrak bateratzen duen bost laguntza-deialdiren multzoa aurkeztu zuten urte hasieran. Diru-laguntzak film luze eta laburren ekoizpen- eta garapen-faseetarako dira, bai eta zinema-emanaldien sustapenerako, programaziorako eta jaialdi eta lehiaketen antolaketarako ere. Hala, bost kategorien artean banatu dute  1.284.238,87 euroko zuzkidura:

  • Ekoizpena: 937.499,51 €
  • Garapena: 250.000 €
  • Sustapena: 66.000€
  • Exhibizioa: 100.000€
  • Ekitaldien antolakuntza: 30.738,87 €

Deialdiaren xehetasun gehiago edo atal bakoitzaren ebazpena ezagutzeko, sakatu hemen.