Dune
Arrakis, basamortuko planeta, azken belaunaldietan Harkonnen familiaren feudoa izandakoa, Atreideen esku geratuko da, enperadoreak galaxiako lehengai baliotsuenetako bat eta kontzientzia zein bizitza sabaltzeko gai diren espezia-erreserben ustiapena haien esku utzi ondoren.
Hala, Leto dukea (Oscar Isaac), Jessica dama (Rebecca Ferguson) eta bere seme Paul Atreides (Timothée Chalamet) Dunera iritsiko dira, euren etxearen ospea berreskuratzeko itxaropenarekin. Baina laster traizio eta engainu zurrunbilo batek irentsiko ditu, euren gertukoekin duten konfiantza zalantzan jarri eta bertako biztanleak auzitan jartzera eramango dituen astindua.
.
.
Calamity, une enfance de Martha Jane Cannary
1863an, Martha Janesek, zalgurdi bateko zaldiak gidatzen ikasteko erabakia hartuko du, honela, Estatu Batuetako mendebaldetik igarotzen den konboi batean parte hartu ahal izateko. Galtzak jantzi eta ilea moztea erabakiko du, eta horrek sortuko duen polemika handiaren aurrean, bere benetako ausardia azaleratuko beharko du: mundu basati bezain handi batean, dena posible den mundu batean, agertzen diren hamaika zailtasunen aurrean.
.
.
Lacci
Napoli, 80ko hamarkadaren hasiera. Aldok eta Vandak harremana eten eta banantzeko zorian daude, gizonak abentura bat duela aitortu ondoren. Bitartean, beren seme txikiak gurasoen artean eztabaidatzen ari dira, erresumin zurrunbilo batean murgilduta.
Baina afera zaila da pertsonen arteko loturak etetea, maitasunik ez dagoenean ere.
.
.
Billy
Billyk 60ko hamarkadaren amaierako Espainiara eramango gaitu, frankismoaren beso armatuetako bat erretratatzeko: “Billy, el Niño”. Antonio Gonzalez Pacheco Brigada Politiko Sozialeko polizia inspektorea epaitu gabe hil zen, biktima batzuek hala eskatu arren. Filmak bidaia bat planteatuko, iragan ilunera, garai hartan unibertsitateko aktibistak ziren biktimen eta errepresioari biziraun zioten biktimen hogei bat testigantzaren bidez: Chano Galante, Roser Rius, Lidia Falcon, Josefa Rodriguez “Asturias” edo Francisco RodrIguez Velosorenak, besteak beste.
.
.
Sevillanas de Brooklyn
Ana Sevillako gazte bat da, bere familiaz eta bizi diren auzo gatazkatsuaz nazkatuta dagoena. Dena okerrera joango da bere amak, etxegabetzea saihesteko, agentzia bati iruzur egitea erabakitzen duenean. Engainuaren bitartez, Ariel Brooklyn familia diruduneko ikasle afroamerikarra hartuko dute etxean, 700 euroren truke.
Euren arteko desadostasunak eta iruzurrak eragiten dituen egoera zentzugabeak gorabehera, Ana eta Ariel etxe berean bizitzera behartuta egongo dira. Eta gauza jakina da tratu hurbilegiak maitasunaren sugarra pizten ohi duela.
.
.
Ternet Ninja 2
Eppermint Thailandian kartzela-zigorra saihestea lortzen ari den bitartean, Taiko eta Alex berriro elkartu dira, bere familia osoarekin batera, berriro atxilotzeko ahaleginean. Misio arriskutsu honek, ordea, kolokan jarriko du Alex eta Taikoren arteko adiskidetasuna.
.
.
Las consecuencias
Uharte bolkaniko txiki batera egindako bidaia batean, Fabiola bere etxeko espioi bihurtuko da. Ez du ez ebidentziarik ez ziurtasunik, baina begiespenak esaten dio dena ez dela dirudiena. Aurki dezakeenarekiko beldurraren eta erantzunak lortzeko beharraren artean dantzari… Noraino arakatu besteen intimitatea? Zein punturaino da zilegi gezurra esatea, maite duzun jendea babesteko bada?
.
.