Donostia Zinemaldiaren 69. edizioan banatuko dute emakumezkoek zuzendu, idatzi ala antzeztutako filmei, ala gizonezkoek zuzendutako lanak izanik, genero ikuspegia lantzen dutenei, eskainitako RTVE-Otra Mirada saria. Garaikurraren XV. ediziorako hamaika hautagai aurkeztu dituzte, eta film garaileak antena eskubideak bermatuta izango ditu.

Concepción Cascajosa RTVEko Berdintasun Behatokiko presidente eta Korporazioko aholkulariak, Anna Castillo aktoreak eta Rosa Zufia kazetariak osatuko dute RTVE-Otra Mirada XV. sariaren epaimahaia. Zinemaldiko film luzeen artean, andrazkoek zuendu, idatzi ala antzeztutakoak zein gizonezkoek gidatutakoen artean, genero ikuspegia lantzen dutenak, nabarmentzea du helburu sariak, eta irailaren 17tik 25era bitarte, Donostia Zinemaldiaren 69. edizioan, emango dute golardoa. Ekitaldiaren aurretik, berau jasotzeko hautagaiak diren 11 proposamenen izenburuak eman dituzte aditzera.

Sail Ofizialeko lau lan:

  • Du Som Er I Himlen / As In Heaven, Tea Lindeburgena (Danimarka)
  • Crai Nou / Blue Moon, Alina Grigorerena (Errumania)
  • Camila saldrá esta noche / Camila Comes Out Tonight, Inés Barrionuevorena (Argentina)
  • Maixabel, Iciar Bollaínena (Espainia)

New Director saileko film bat:

  • The Unwanted / Nich’ya, Lena Lanskhinen (Errusia)

Horizontes Latinos saileko film bat:

  • Noche de fuego, Tatiana Huezoren (Mexiko, AEB, Uruguai, Alemania eta Qatar)

Zabaltegi-Tabakalera saileko bi film:

  • Cenzorka / 107 Mothers, Peter Kerekesena (Eslovakia-Ukraina)
  • Razzhimaya Kulaki / Unclenching the Fists, Kira Kovalenkorena (Errusia)

Perlak saileko hiru film:

  • Benedetta, Paul Verhoevenena (Frantzia eta Herbehereak)
  • Ouistreham / Between Two Worlds, Emmanuel Carrèrerena (Frantzia)
  • Titane, Julia Ducournaurena (Frantzia-Belgika)

Aurreko edizioetan bezalaxe, sariak antena-eskubideak bereganatzea ekarriko dio film irabazleari. Zinemaldiak berak hautatu ditu golardoa lortzeko lehian ariko diren pelikulak, eta iaz Eliza Hittmanen (Erresuma Batua eta AEB) Never Rarely Sometimes Always filmak eraman zuen saria. Informazio osagarria Zinemaldiaren webgunean dago eskuragai.