Le sens de la famille

Goiz batean, Moreltarrak arazo handi batekin esnatuko dira: haien buruak elkartrukatu dira eta haietako bakoitza familiako beste kide baten gorputzean harrapatuta dagoela konturatuko dira.  Chacha txikia, 6 urtekoa, aitaren gorputzean dago; aita seme nerabearen gorputzean; semea ahizpa zaharrenaren gorputzean: ahizpa nagusia amaren gorputzean eta ama alaba txikienaren gorputzean… Galdu egin zara? Haiek ere bai. Eta hau hasiera besterik ez da.

.

Gunpowder Milkshake

Eva protagonista (Karen Gillan) bere ama Scarleten (Lena Headey) bizitza zurrunbilotsuaren zutabe garrantzitsuena zen. Baina bere etsaien mehatxuek Scarlet ihes egitera behartuko dutenean, alabarengandik banatu egin beharko da.

Urte batzuk beranduago, eta bere amaren pausoak jarraituz, Eva odol hotzeko hiltzaile bilakatuko da. Misio batean kontrola galdu eta 8 urteko neskato errugabe bat arriskuan jarriko duenean, Evak bere eskrupulurik gabe aurre egin beharko die aspaldiko lagunei. Horretarako, Scarleten laguntza beharko du ezinbestean.

.

Blue Bayou

Louisiana. Antonio izeneko gizon heldu bat, Estatu Batuetan adoptatu eta hazitako korearra, bere iraganari aurre egin beharrean aurkitzen da  -bere etorkizunari eta familia kontzeptuari esanahia bilatu nahian-, ustekabean deportazio mehatxuari aurre egin beharko dionean.

.

Adieu les cons

Suze Trappet protagonistak 43 urterekin jakingo du gaixotasun larria duela, eta horren beldur, 15 urte zituenean utzi behar izan zuen semearen bila joatea erabakiko du. Abiatu berri duen prozesu administratiboaren berri emango die JBri -depresio betean dagoen berrogeita hamar urteko gizonari- eta Blin jaunari -izugarrizko suhartasuna duen artxibozain itsuari-, eta bilaketa ikusgarri bezain inprobable horretan murgilduko dira haiek ere.

.

Worth

Kenneth Feinberg (Michael Keaton) Washington hiriko abokatu boteretsua da, 9/11 fundazioaren eskutik “Special Master” izendapena jasotzen duena. Besteak beste, zinismoaren, burokraziaren eta funts publikoen administrazioarekin lotutako politikaren aurka egitea da bere eguneroko zeregina.

.

Josee to Tora to Sakana-tachi / Josee, el tigre y los peces

Unibertsitateko ikaslea da Suneo protagonista. Egun batean Josee ezagutuko du, mugikortasun arazoak direla eta, etxetik nekez ateratzen den emakumea.

.

Con quién viajas

Bidaiatzeko aplikazio baten bidez elkartutako lau ezezagun Madrilgo erdigunean geratu dira Ciezara (Murtzia) eramango dituen autoa partekatzeko. Ibilbidean zehar, eta elkar ez ezagutzeak sortzen duen ezerosotasuna apurtu nahian,  bidaiariek beren bizitzako alderdiei buruz hitz egingo dute. Dena normaltasunez doa, baina gidariak zerbait ezkutatzen duela dirudi eta modu arraroan jokatzen du. Bidaia espero zutena baino surrealista eta dibertigarriagoa izango da.