NORA

Norak 30 urte ditu, Nicolás aitite argentinarrarekin bizi da eta Meri lagunaren seme-alabak zaindu ohi ditu. Herriko aldizkariaren horoskopoa idazten du, baina bere ametsa bidaia-idazle izatea da. Aititeren heriotzak Dyane 6 zahar bat utziko dio herentzian. Norak gaizki gidatzen badu ere, noraezeko road trip-a egingo du Euskal Herriko kostaldean zehar, aititeren errautsak amatxiren errautsen ondora eramateko.

Bideak laster erakutsiko dio ez dela bidaiari izateko jaio, eta bere ametsak ez zuela zerikusirik berarekin, baizik eta libre izateko, hazteko, zauriak ixteko eta lehenengo aldiz bere buruari zoriontsu izateko aukera emateko aitzakia besterik ez zela.

Lara Izagirre zornotzarraren azken lana Donostia Zinemaldiaren 68. edizioko Zinemira sailean aurkeztu zuten. Jarraian duzue Julen Ansa kritikariak filmaren inguruan idatzitako iruzkina.

.

.

OLTXIAK

Oltxiak bizileku berri leku baten bila dabiltza, baina inon ez dira ongi etorriak sentitzen. Usain txarra dute, eta gizaki gehienek ez dituzte ondoan nahi. Familiaren dragoia Kirasterriko zabortegian lurreratuko denean, oltxiak etxean bezala sentitu eta bertan bizitzen jartzea erabakiko dute.

Baina gauzak ez dira hasieran uste bezain errazak izango. Izan ere, Kirasterriko herritarrei frogatu beharko diete elkarrekin bat eginda hiria salba dezaketela.

Zineuskadi Elkartearen ZINEMA EUSKARAZ programari esker, aurten euskaraz bikoiztutako zortzigarren animazioa duzue honakoa.

.

.

SHANG-CHI AND THE LEGEND OF THE TEN RINGS

Steve Englehartek eta Jim Starlinek 1973an sortutako heroiaren zinemarako egokitzapena. Jatorri erdi txinatar- erdi amerikarreko protagonista, zeinak kung-fu, nunchaku eta su-armak nahasten zituen.

Marvel estudio erraldoiaren azken proposamena.

.

.

AFTER WE FELL

Tessak (Josephine Langford) bere bizitzako erabakirik garrantzitsuena hartuko duenea, dena aldatuko da. Izan ere, bere familiari eta Hardini (Hero Finnes-Tiffin) buruzko sekretuek bere arteko harremana eta etorkizuna arriskuan jarriko dituzte. Tessaren bizitza puskatzen hasi da eta ezer ez da lehen bezala izango. Hardinek maite duela badakien arren, gorrotoz, mesfidantzaz inguraturiko bi arima galdu bilkatu dira. Orain arte, maitasuna nahikoa zen bere harremanari eusteko, baina orain,  benetan merezi al du aurrera egiteak?

.

.

MALIGNANT

Madison erabat txikituta dago hilketa krudel eta bortitzekin izaten dituen irudipenengatik. Bere egoerak okerrera egingo du esnaldiko amets hauek, izatez, errealitate beldurgarriak direla jakiten duenean.

.

.

A METAMORFOSE DOS PÁSSAROS

Beatriz eta Henrique elkar ezagutu, maitemindu eta ezkondu egingo dira, neskak 21 urte besterik ez dituenean. Henrique itsas armadako ofiziala da, eta berehala itsasoan ontziratuko da denboraldi baterako. Beatriz etxean dituen sei seme-alaben kargu geratuko da orduan. Zorigaiztoko egun batean, eta erabateko ustekabean, hil egingo da.

Bere seme zaharrena Jacinto da, haurtzarotik txori bat izatearekin egin du amets. Jacinto Catarina Vasconcelos zuzendariaren aita da.

Filma Donostia Zinemaldiaren 68. Edizioko Zabaltegi-Tabakalera sailean aurkeztu zuten eta, hain zuzen, ataleko sari nagusia eskuratu zuen.