Amenabar enpresak, Zinemaldiaren Laguntzaile Ofizialak eta Haur Zinema sailaren babesleak, 69. edizioko film sorpresa babestuko du ere. Emanaldia irailaren 25ean, azken egunean, egingo dute, Victoria Eugenia Antzokian.

2019an Zinemaldiak ustekabeko film bat programatzeko ohitura zaharra berreskuratu zuen. Todd Phillipsen Joker izan zen 67. edizioa zen horretan aukeratu zuten filma, eta iaz, Abel Ferrararen Sportin’ Life izan zen hautatua.

2019tik, familia osorako haur-zinemako saioak ere babesten ditu Amenabar taldeak. Hala,Zinemaldiko asteburuetan zehar, Principe zinema-aretoetan euskarara bikoiztutako filmak ikusteko aukera izango dute txikienek. Gainera, aurten Amenabarrek  Zinemaldia hasi baino astebete lehenago iragarriko duten aire zabaleko jarduera berezi bat ere eskaintzeko asmoa du.

Bada, emanaldi sorpresaren gaira itzulita, 69. edizioa amaitu baina ordu batzuk lehenago egingo dute proiekzioa, irailaren 25an. Victoria Eugenia Antzokian izango da, 16:00etan, eta egun batzuk lehenago iragarriko dute filma.