D’ortagnan eta hiru Mosketxakurrak
Mosketxakur izateko ametsa betete asmoz, Parisera bidaiatuko duen txakur sutsu eta inuzentea da D ‘Ortagnan protagonista. Lagun leiala bilakatuko den Pom sagua ezagutuko du bertan, eta haren babesari esker bat bat egingo du Mosketxakur ospetsuekin (Athos, Portos eta Aramis); Juliettekin maiteminduko da; Milady izeneko katu espioiarekin txundituta geldituko da eta Richelieu kardinal gaiztoari aurre egingo dio.
Zineuskadi Elkartearen Zinema Euskaraz programaren bidez bikoiztutako lana da, 2021eko zazpigarrena, eta Hego Euskal Herriko hainbat aretotan izango da ikusgai: Donostiako Antiguo Berri zinemetan, Bilboko Golem Alhondigan eta Multicines 7 aretoetan, Gasteizko Gorbeia zinemetan, Iruñeko Golem La Morean, Durangoko Zugaza zineman, Getxoko Zinemak aretoan eta Errenteriako Niessenen, besteak beste.
.
.
A Taste of Hunger
Maggik eta Carstenek osatzen dutena arrakasta handiko bikotea da: Kopenhageko Malus jatetxe ezaguna zuzentzen dute, elkar maite dute, bi seme-alaba dituzte eta nahi duten guzti horren gabe dira. Edo ez. Izan ere, Michelin Izar gutiziatua dute faltan, eta edozer gauza sakrifikatzeko prest daude hura eskuratzeko aukera suertatuz gero. Etengabeko ahaleginean, grinan eta ezagutzarik handienaren bila, ahaztu egingo dute bizitzaren mokadu goxoek zapore hobea dutela elkar partekatuz gero.
.
.
Annette
Henry umorezko bakarrizketak egiten dituen komiko arrakastatsua da. Ann, aldiz, nazioartean ospea eta errekonozimendua duen abeslaria. Begirada guztien erdigunea, elkarrekin bikote zoriontsu bat osatzen dute, glamurrez inguratua. Bere alaba nagusia den Annetteren jaiotzak, ordea, errotik aldatuko du haien bizitza.
.
.
Free Guy
Guy (Ryan Reynolds) protagonista banketxe bateko kutxazain gisa lan egiten du, eta ezerk eragiten ez dion tipo alai eta bakartia da. Bankuko lapurreta batean bahitu gisa erabiltzen badute ere, berak irribarrez jarraituko du, inongo larritasunik gabeko kontua balitz bezala. Baina egun batean konturatuko da Free City ez dela berak uste zuen hiria…
.
.
Descarrilados
2000. urtean, Pepo, Roge, Costa eta Juan Luisek, hogei urte zituela, beren ametsetako bidaiari ekin zioten: interraila. Baina Parisen egin zuen lehen geldialdian, abentura, eta bide batez bere adiskidetasuna, modu malkartsuan amaitu zen. Hogei urteren bueltan, Juan Luis hil egin da eta, azken borondate gisa, bere herentzia oparoa antzinako hiru lagunei ematea erabaki du, baina, trukean, baldintza egin ezin izan zuten Interraila egiteko eskatuko die. Lagunaren errautsak haiekin eraman beharko dituzte, hark ere esperientzia “bizi” ahal izateko.
.
.
Moros y cristianos
Turroi fabrika baten jabe eta kudeatzaile den familia batek Madrilera bidaiatzeko erabakia hartuko du, bertan ospatuko den azoka gastronomiko batean beren produktuak promozionatzeko asmoarekin. Erabaki hori, Fernando Planchadell patriarka eta enpresaren sortzailearen iritziaren aurka hartuko dute, ordea, zeina bere printzipioei leial izanik, berrikuntza orori uko egiten dion.
Luis Garcia Berlangak 1987. Urtean estreinatutako film arrakastatsuaren berrestreinaldia.