Juan Andres Arango, Agustin Banchero, Ines Barrionuevo, Paula Hernández, Francisco Marise eta Romina Paula egileen proiektu berriek −besteak beste− hartuko dute parte Europa-Latinoamerika 10. Koprodukzio Foroan. Irailaren 20tik 22ra bitartean egingo dute, fomatu hibridoan.

Koprodukzio Foroa garatzen ari diren fikziozko eta ez fikziozko proiektuei zuzenduta dago, eta han Europako zein Latinoamerikako zinema-proiektuek har dezakete parte. Proiektuen arduradunek, pitching saioetan, zinemagintzako kideei aurkez diezazkiekete beren egitasmoak; horretarako, agenda pertsonalizatua izateko aukera ahalbidetzen zaie, profesionalekin hitzorduak zehaztu ditzaten. Honako hauek dira foroaren helburu nagusiak: ikus-entzunezko proiektuen garapena bultzatzea, profesionalen arteko lankidetza sustatzea eta nazioarteko merkatu berrietan sarrera bultzatzea.

2021ean, hamargarren urteurrena beteko du topaketak. 2012an sortu zenetik, Foroak 148 proiektu hautatu ditu; horietako 70ek jada izan dute estreinaldia eta 40 nazioarteko jaialdietan hautatu izan dira, hala nola Cannesen, Berlinen, Venezian, Sundancen, Locarnon edo Donostian. 200 proiektu inguru aurkeztu dira deialdia, eta gai ugari bilduko ditu horien arteko hautaketatik prestatu duten proposamenak: historia garaikideari buruzko gogoetak, coming of age eta road trip generoetako filmak, konfinamenduan sortutako proiektuak, fikzioaren eta ez-fikzioaren arteko proposamenak eta beldurrezko film bat egiteko proposamen bat, hain zuzen.

  • ALEMANIA (MARIA ZANETTI)
  • CAMIONERO (FRANCISCO MARISE)
  • CHIN-GONE (JOHNNY MA)
  • CUERPO CELESTE / CELESTE (NAYRA ILIC GARCiA)
  • DONDE COMIENZA EL RÍO / WHERE THE RIVER BEGINS (JUAN ANDReS ARANGO)
  • EL PORVENIR DE LA MIRADA (CRISTIAN LEIGHTON)
  • EL VIENTO QUE ARRASA (PAULA HERNÁNDEZ)
  • ESPECTRO / SPECTRUM (INES BARRIONUEVO)
  • GENTE DE NOCHE / PEOPLE BY NIGHT (ROMINA PAULA)
  • LA SUCESIÓN / THE SUCCESSION (MARTIN KALINA)
  • LA VIRGEN DE LA TOSQUERA / THE VIRGIN OF THE QUARRY LAKE (LAURA CASABe)
  • LAS MUERTES PASAJERAS / THE PASSING DEATHS (AGUSTIN BANCHERO)
  • QUÉDATE QUIETO / STAY STILL (JOANNA LOMBARDI)
  • SARAH (ALVARO APONTE CENTENO)

Formatu hibridoa izango du aurtengo edizioak (pandemiaren bilakaeraren arabera): irailaren 20an, 21ean eta 22an aurrez aurre egingo da, San Telmo Museoan, eta asteazkenean, hilaren 22an, berriz, Donostiara etorri ezin izan duten industria akreditaziodunek online hitzorduak egiteko aukera izango dute.

Sariak

  • Proiektu Onenari Saria: 10.000 euro gordin proiektu irabazlearen ekoizle nagusiari.
  • DALE! saria(Europa-Latinoamerika Garapena): Zinema Agentzien Zuzendarien Europako Elkarteak (EFAD) eta Iberoamerikako Ikus-entzunezko Zinematografiako Agintarien Konferentziak (CAACI) ematen dute eta 20.000 euroko saria da, proiektu irabazlearen ekoizle nagusiari.
  • ArteKino International Awardsaria: 6.000 euro gordin proiektu irabazlearen ekoizle nagusiari.