Stillwater

Bill Baker (Matt Damon) Marseillan espetxeratu duten alaba bisitatzera bidaiatuko duen petrolio plataforma bateko behargin zakarra da. Etxetik urrun, gauzak ez dira batere errazak izango alabaren errugabetasuna frogatzeko edozertarako prest dagoen aitarentzat.

.

.

Snake Eyes: G.I. Joe Origins

Akziozko filma, G.I. Joe jostailu lerro ezagunean oinarritua. Spin-off honen helburua, Snake Eyes (Henry Golding), beti beltzez jantzita dagoen eta aurpegia ezkutatzen duen ninja isila, protagonistaren iragana ezagutzea eta Arashikage klaneko kide izan arte egindako bidea jarraitzea da. Harekin batera ere, La baronesa (Úrsula Corberó) eta bere arerioa den Storm Shadow (Andrew Koji) pertsonaiak ezagutuko ditugu.

.

.

Escape Room: Tournament of Champions 

Sei pertsonez osatutako talde bateko kideak, ustekabean, scape room ihesaldi-joko sorta berri batean harrapatuta daudela konturatuko dira. Bertatik ateratzeko saiakeran, bizirauteko komunean dituzten ezaugarriak azaleratu eta denek aurretik jokoa jokatu zutela deskubrituko dute.

2019an estreinatuko Escape Room filmaren jarraipena.

.

.

Riders of Justice

Markus militarrak Mathilde alaba nerabearen zaintza lanak hartu beharko ditu bere gain, emaztea tren istripu tragiko batean hil egingo zaionean. Dena zorte txarraren ondorioz gertatu dela pentsatuko du hasieran, harik eta Otto, matematikan aditua eta kolpatutako trenaren bidaiari izandakoa ere, agertuko den arte. Ottok ez du zalantzarik: norbaiten asmo txarrak ezkutatzen dira gertakari guzti hauen atzean.

.

.

Šarlatán (Charlatan)

Oso gazte zenetik sentitu zuen lilura Jan Mikolášek protagonistak landare eta sendabelarrekin. Urteekin, bere garaiko “sendatzailerik” handienetako bat bihurtu zen, eta hogeita hamarreko hamarkada, gerra garaian eta gerra ostean, aberatsak eta pobreak, okupazio garaiko naziak eta gerra osteko komunistak bereizketarik gabe tratatzen eman zuen.

Bere ospeak, azkenean, agintari politikoak haserrearazi zituen. Sendatzaile iruzurtia izatea leporatu zioten, eta bere zientziaren baliozkotasuna epaiketa batean frogatzera behartu zuten.

.

.

Final Report

Erretiroa hartzera behartu duten, eta errutina hori alde batera utzita oso galduta sentituko den, kardiologo bat da protagonista. Bizimoduz aldatzeari uko egin, eta bere jaioterrira itzuliko da mediku jeneralista bezala lan egitera. Esperientzia ikaragarri baten hasiera besterik ez da izango aldaketa hau; izan ere, azkenean belaunikaldira kondenatuko duen errealitate gordin bati egin beharko dio aurre.