Dokumentalen Lau Haizetara Foroak bere 17. ediziorako hautatutako proiektuak aurkeztu ditu. Irailaren 21, 22 eta 23an egingo dute topaketa, Donostiako 69. Zinemaldiaren egitarauaren baitan.

Europako koprodukzio bila ari diren dokumentalen ekoizleei zuzendutako topaketa da Donostia Zinemaldiaren Industry atalean urtero antolatzen duten Lau Haizetara Koprodukzio Foroa.  Dokumental bat aurkeztu nahi duten produktore independenteei dago zuzenduta deialdia, eta Foroa elkargunea da, dokumentalen sektorean diharduten profesionalentzako topagunea. Proiektu dokumentalen finantzatzaile izan daitezkeenak eta zinematografiaren sektoreko aditu zein profesionalak ezagutzera emateko plaza, hain zuzen ere. 

Antolatzaileek iragarritako datuen arabera, proiektu ugari aurkeztu dira 2021ko deialdira, askotarikoak gaiari dagokionean, foro honek dokumentalaren industriaren barruan lortu duen indarraren erakusgarri.

Sortze-ahamenean, unibertsaltasunean eta koprodukzio-aukeretan oinarritutako galbahea igaro dute proiektu hautagaiek, eta horietatik 15 izango dira tailerretan eta pitching saioetan parte hartu eta nazioarteko ikus-entzunezko industriaren agenteekin bilera indibidualizatuak egiteko aukera izango dutenak.

Hautatutako proiektuak Espainiatik, Alemaniatik, Txiletik, Italiatik, Frantziatik eta Austriatik datoz, eta hainbat gai aurkeztuko dituzte, hala nola ohorezko krimenengatik jazarritako emakumeak, patenteak, hondamen ekologikoak, biziraupena, arazo sozialak, errealitate birtuala, memoria historikoa, feminismoa edo hobetzeko nahiarekin lotutako istorioak:

  • ESPACIOS OCULTOS (KEPLER MISSION FILMS SL)
  • DOMINGO DOMINGO (SUICAFILMS)
  • WELCOME TO NEW KARABASH (DOPPELPLUSULTRA FILMPRODUKTION GMBH)
  • EL SILENCIO DE LA TIERRA (DIAGONAL TELEVISIÓ)
  • OUSMAN, 21000Kms PARA CAMBIARLO TODO (LA KASETA IDEAS FACTORY)
  • VOLVER A CASA (MIMBRE PRODUCCIONES – PEQUÉN PRODUCCIONES)
  • PELÍCULA N. 1 (ARENA COMUNICACIÓN AUDIOVISUAL SL)
  • NEGRO LIMBO(ANTONIA FILMS)
  • BAYO BAYO BABY (KANAKI FILMS)
  • LUCIA(LADOC)
  • LAS CARTAS PERDIDAS (FILMAKERS MONKEYS / MITAD Y MITAD)
  • MUERTE EN AMARA(AREA AUDIOVISUAL)
  • THE CLICK TRAP (POLAR STAR FILMS)
  • EN BUSCA DE LA SINGLA (LA FÁBRICA NARANJA / MALANDAR FILMS / INSFILM PRODUKTION)
  • COLORS OF WHITE ROCK(PETITE MAISON PRODUCTION – ICITY FILMS)

Bi tutore adituk elkarlanean jardungo dute hautatutako proiektuetako produktoreekin, eta aurkezpenak garatu eta perfekzionatzeko tresna egokiak jarriko dituzte haien eskura. Halaber, egingo duten parte hartzeak hiru atal nagusi izango ditu: Tailerrak (irailaren 21a eta 22an), pitching saioak (irailaren 23an) eta bilera indibidualizatuak (irailaren 23an, arratsaldez).

Tailerretan, hain zuzen, pitching aurkezpenak nola egin ikasiko dute parte hartzaileek, bi egun geroago izango duten aurkezpenera prest iristeko. Bertan, euren proiektua ezagutaraziko diete industriako profesional eta produktoreei, eta haiek gustuko badituzte, beren babesa emango diete.

Amaitzeko, Comissioning Editoreen eta aurkeztutako proiektuen ordezkarien arteko one to one bileren agenda batekin osatuko da programa, betiere sor daitezkeen lankidetza-akordioak zehazteko helburuarekin. Gainera, hautatutako proiektu guztiek IBAIA saria lortzeko aukera izango dute (3.000 euro ekoizlearentzat).

Informazio zabalagoa, hemen.