Space Jam: aro berria

Zineuskadi Elkartearen Zinema Euskaraz programak estreinatuko duen seigarren film luzea. Animazioa eta irudi erreala uztartzen dituen filmak NBAko jokalari LeBron James eta Looney Tunes pertsonaiak ditu protagonista, eta Hego Euskal Herriko hainbat aretotan izango da ikusgai.

LeBron James saskibaloi jokalaria eta bere seme Dom A.I. espazio digitalean harrapatuta geratuko dira, eta etxera itzultzeko Bugs Bunnyren, Lola Bunnyren eta Looney Tunes familiaren laguntza beharko dute. Eraldaketa-bidaia, ostera, bi munduen arteko lotura frenetikoa baino askoz gehiago izango da, eta filmeko protagonistek abentura epikoa biziko dute, saskibaloi txapeldun digitalizatuak garaitu beharko baitituzte beren helburua lortzeko.

 .

 .

Gomorra

Boterea, dirua eta odola: hauek dira Napoli eta Casertako probintzietako biztanleek egunerokoan nagusitu diren balio eta ezaugarriak. Ez dago aukerarik, Camorrak ezarritako legeak betetzea besterik ez. Zorioneko gutxi batzuek bakarrik eraman dezakete bizimodu normala.

 .

.

El Cover

Danik familiarengandik jaso du musikarekiko maitasuna, eta baita porrotari dion beldurra ere. Zerbitzari gisa egiten du lan, bere ametsen bidetik duin bizirauteko aukera baztertu ostean.

Aurten, aurreko uda guztietan gertatu bezala, tabernetara, hoteletara eta festa-aretoetara etortzen diren artistez betetzen da Benidorm. Testuinguru horretan, Danik Sandra ezagutuko du, eta artea ulertzeko modua aldatuko du.

 .

.

Off the Rails

Berrogeita hamar urteko hiru lagunek tren bidaia bat egingo dute Europan zehar, baina, oraingoan, Maddiek (17 urte) hartuko du bere amaren lekua, bere azken nahia betez.

Bost egun iraungo duen ibilaldian, pasaporte galduak, tren-zerbitzuetako grebak eta askatu beharreko korapilo erromantikoak izango dituzte etsai. Eztabaida zaharrak alde batera utzi, eta beren buruari sinestarazi beharko diote bizitzaren onena etortzeke dagoela oraindik.

 .

.

Dos

David eta Sara protagonistak sabeletik helduta esnatuko dira. Ez dute elkar ezagutzen. Biak biluzik daude. Biak 35 urte ingurukoak dira. Ezagutzen ez duten leku batean daude.

Ez dute ezer gogoratzen. Davidek drogatu eta bahitu dituztela iradokiko du. Bere buruko galderei erantzunak bilatzen ahaleginduko dira, beren sekreturik barnekoenak eta lotsagarrienak ezezagunari azalduz.

.

.

Mystère à Saint-Tropez

1970eko abuztua, Yéyé garai betean. Urtero egin bezala, Claude Trachant dirudunak eta bere emazte Elianek Saint-Tropez hiribildu dotorera gonbidatu dituzte show-business industriako izen garrantzitsuenak.

Badirudik ezerk ezin izango duela festa giroa ito, bikotearen kabrioleta saboteatu egiten duten arte. Hilketa saiakera baten biktima dela sinetsita, Tranchantek Chirac lagunari deituko dio Parisko detektibe onenaren kontaktua lortzeko. Baina udara izanik,  Boulin komisarioa bakarrik agertuko da lanerako prest.

.

.

Wrong Turn

Apalatxeen Bidezidorrean zehar ibilaldi bat egiten ari den lagun talde batek aurrez aurre topatuko ditu “The Foundation” izeneko mendietako biztanle-komunitate bateko kideak…