Zappa
Frank Zappa artista eta musikari berritzailea eta ikonikoaren bizitza jarraitzen duen dokumentala. Zappa familiarako sarbidea guztiz zabalduta, eta artxiboko irudi batzuen bidez, Mike Keneally, Ian Underwood, Steve Vai, Pamela Des Barres, Bunk Gardner, David Harrington, Scott Thunes, Ruth Underwood, Ray White eta beste hainbat musikari elkarrizketatuko ditu Alex Winter zuzendariak.
.
.
Fast & Furious 9
Dom Torettok (Vin Diesel) bizitza lasaia darama Letty eta bere seme Brianen ondoan, arriskua beti zelatan dagoela badakien arren. Saga ezagunaren bederatzigarren alea den honetan, arriskuaren mehatxuak horrek bere iraganeko bekatuei aurre egitera behartuko du Dom, baldin eta gehien maite dituenak salbatu nahi baditu.
Mundu mailakoa begiztatzen den konplota eragotzi nahian bilduko da taldea berriro. Etsaia: aurrez aurre izan duten hiltzaile arriskutsuenetako eta gidaririk onenetako bat.
.
.
Hombre muerto no sabe vivir
Tanok bizi oso bat eskaini dio Manuelen esanetara lan egiteari, garai hobeetan hiri osoa kontrolatu zuen enpresari goranahiari. Orain, zahartzaro garaia besarkatu duenean, Manuelek negozioari eusteko duen ezintasunarekin jabetuko da, eta egitura oso baten aldaketari, belaunaldi aldaketari, jende berriari, negozio berriei, enpresa eramateko modu berriari aurre egin beharko die ezinbestean.
.
.
Les choses qu’on dit, les choses qu’on fait
Bere oporraldia landagunean igarotzea erabakiko du Daphnek, bere hiru hilabeteko haurdunaldiak eragindako neke era egonezinak arindu asmoz. Maxime hartuko du gonbidatu gisa; bere bikotekide Françoisen lehengusua da Maxime, eta Parisera itzuli behar izan du ospitalean dagoen lankide baten hutsunea betetzeko.
Beren arteko harremana estutzen joango da, eta barruan gordetzen dituzten kezka eta esperientziak kontatuko dizkiote elkarri.
.
.
Mandibules
Baliabide eta argitasun handiegirik gabeko bi lagunek euli erraldoi batekin egingo dute topo auto baten barruan. Aurkikuntza horri errentagarritasunari emateari so, animalia ehizatu eta hura entrenatzeari ekingo diote.
.
.
Four Kids and It
Cornwall hirian opor egun batzuk igarotzen ari den haur talde batek izaki magiko bat ezagutuko du hondartzan. Pertsonaia bitxi honek bere ametsak gauzatzeko ahalmena duela deskubrituko dute berehala.
.
.
Le fabuleux destin d’Amélie Poulain
Amelie ez da neska arrunta. Bere koloretako arraina udal estoldetatik behera irrist egiten ikusi du, bere ama Nôtre-Dame plazan hiltzen eta bere aita bere zaintza guztia lorategiko gnomo bati eskaintzen.
Hogeita bi urteak bete berri dituela, bere bizitzako helburua ezagutuko du: norbanakoen bizitza konpontzea. Era guztietako estrategiak asmatzen hasiko da besteen arazoetan esku hartu eta beren kezkak desagerrarazteko.
Jean-Pierre Jeunet zinemagile frantsesaren obra gogoangarrienaren berrestreinaldia, lehen aldi hartatik hogei urte igaro direnean.