Maya Erlea: Urrezko Esfera
Maya Erleak eta bere lagunik onenak, Willik, printzesa inurria erreskatatuko dute, eta intsektuen arteko gudu epiko batean murgilduko dira; mundu ezezagunetara eramango dituena eta bi erleen adiskidetasuna probatuko duena.
Zineuskadi elkartearen Zinema Euskaraz programaren bidez, euskaraz estreinatuko dute gurean.
.
Surcos
Pandemia garaiko bizipenen bilduma, adineko talde baten talaiatik.
Mari Carmen konpainia baten bila dabil Miguela lagunarekin kartetan aritzeko. Koronabirusaren eta lagun arraro batzuen etorrerak bizitza aldatuko dio. Mara bere alabarekin bizi da, baina pandemia betean etxetik alde egitea erabakiko du bere burua berraurkitzeko. Victorrek bere jatetxea itxi beharko du pandemiaren hasieran, eta bere ama artatu. Kasualitate baten ondorioz, Juana eta Enzo ezagutuko ditu, eta horiekin batera tiramisu errezetak eta askoz gehiago egingo ditu. Saturrek bizitza osoa eman du Bardean, lurralde gogor batean. Konfinamendu betean, etxetik irtengo da lurraldea motokultorrean zeharkatzeko asmoz. Amaitzeko, Rosak Ana bilobarekin igaro beharkp du konfinamendua, izan ere, bere alabak, Anaren amak, herrialdetik kanpo lan egiten du eta ezin izan du itzuli.
.
Cruella
Zinemako billau ezagunenetako baten hastapen errebeldeak arakatzen ditu filmak, hain zuzen, bere dotoreziagatik ospetsua den Cruella de Vil andrearenak. 70eko hamarkadako Londresen girotuta, punk rockaren iraultza betean, filmak Estella izeneko neska gazte iruzurgile bat erakusten du: bere alderdi gaiztoaren eraikuntza, eta Cruella pertsonaia asmatzera eramango duten burrunba eta gertakari mendekariak.
.
Let Him Go
Semea galdu ostean, George Blackledge (Costner) sheriff erretiratuak eta Margaret (Lane) emazteak Montanan duten etxealdea utzi eta Dakotako biloba erreskatatzeko saiakera abiatuko dute. Haurra Weboy familia boteretsuaren babespean dago orain, erraina beste gizon batekin ezkondu baita. Blanche Weboy matriarkak, Blackledgeen asmoak ezagutu ostean, haurra aitona-amonekin itzultzea eragozten saiatuko da.
.
El año de la furia
Montevideo, 1972. Herrialdeak diktaduraren amildegiari agur esaten dion bitartean, Diego eta Leonardo, telebista saio ezagun bateko gidoilariak, euren nagusien presioen aurrean beren lanaren duintasuna mantentzeko borrokan ari dira, euren mozal politikoen tonua jaitsi dezaten eta herrialdearen kontrolaz jabetzen ari diren goi militarrak iraintzea ekidin dezaten. Aldi berean, zapaltzaileen aldean, Rojasek, Tupamaroen gerrillako militanteak edo jarraitzaileak torturatzeko presioa jasan duen armadako tenientea, Susana prostitutarekin partekatzen ditu bere deabruak. Pixkanaka-pixkanaka, gidoigileen eta militarren bizitza bateratuak sakonki ukituko ditu diktaduraren uztarriak, eta bai batak bai besteak ihesbide bat aurkitzeko borrokan ari dira, irtenbide duin bat, ispiluaren aurreko begirada hori eusteko lasaibidea izango dena.
.
Sluzobnici / Siervos
Eliza Katolikoak une zaila bizi izan zuen Txekoslovakian 80ko hamarkadaren hasieran. Izan ere, erregimen komunistak erakundea suntsitzearen mehatxua egin, eta kontrol zorrotz baten pean jarri zuen; honen aurrean, sinesmen- eta adierazpen-askatasunarekin lotutako zenbait murrizketa onartzera behartuak egon ziren.
.
Terrible Jungle
Eliott, esploratzaile gazte eta errugabea da, tribu misteriotsu bat den Otopis taldea aztertzeko helburuarekin abiatuko dena Amazoniara. Chantal de Bellabre bere amak egiten duen kontrol itogarritik aldentzeko aukera ere bada abentura berri honi ekiteko arrazoia.