Itziar Ituño, Josean Bengoetxea eta Haizea Carneros protagonista dituen Igor Legarretaren Ilargi guztiak (2021) proposamenak otsailean ikusi behar zuen argia, baina osasun krisiak eraginda, estreinaldia data zehatzik gabe atzeratzeko erabakia hartu zuen lantaldeak. Hilabete batzuen bueltan, gaur estreinatuko da filma zinema-areto nagusietan.

Banpirismoaren mitotik abiatuta, hilezkortasunaren inguruan gogoeta egingo du Legarretaren proposamen fantastikoak, pisu dramatikoa existentziaren inguruko kontaketan jarrita eta ohiko eszenatokietatik ihesi, gaiaren tratamendu naturalista eginaz. Jon Sagalá gidoilariarekin elkarlanean osatu du gidoia, eta Itziar ituño, Josean Bengoetxea, Lier Quesada, Zorion Eguileor, Elena Uriz eta Haizea Carneros aritu dira antzezle lanetan. Azken honentzat aurreneko aldia izan da, eta umezurztegi batetik jasoko duten neskatilaren paper protagonista egin du. Hala, Karlistadaren amaierako urteetan, basoko emakume misteriotsu batek bizimodu berri bat emango dio, baina gauaren iluntasunean bizitzera kondenatuko du, eta denborak aurrera, neskatxak haurraren gorputzari lotuta jarraituko du.

Aurkezpen handiaren atarian elkartu gara proiektuaren protagonistetako birekin: Igor Legarreta zuzendaria bera, eta Josean Bengoetxea aktore protagonistetako bat. Estreinaldirako arteko bidea -COVID-19aren iritsierak eragindako oztopo, murrizketa eta aldaketak medio- luzea eta malkartsua izanagatik, pozik daude filma behingoz publikoarekin partekatzeko aukera izan dutelako.

Filmaren errodaje prozesuaz, protagonisten arteko harremanaz, genero fantastikoaren berezitasunaz, ofizioaz eta etorkizunak aritu gara hizketan:

 

+2