Euskaraz sortutako filmak eta antzerki lanak beste hizkuntzetara  azpidazteko/goititulatzeko deialdia zabaldu berri du Etxepare Euskal Institutuak, horien nazioartekotasuna sustatzeko xede nagusiarekin. Eskaerak aurkezteko epea berauek estaltzeko zuzkidura amaitzen denean itxiko dute.

Etxepare Euskal Institutuak bere xedeen artean du euskal kultura ezagutzera ematen eta hedatzen laguntzea, bereziki euskaraz sorturiko kultur eskaintza sustatuz eta lagunduz. Xede horretan aurrera egin ahal izateko, ezinbestekotzat jo dute gurean euskaraz sorturiko lanak beste hizkuntzetara itzultzea. Hori dela eta, 2021ean euskarazko zinema lanak eta antzezlanak beste hizkuntzetara azpidazteko eta goititulatzeko deialdia kaleratu dute.

Euskararen eremu geografikoko ekoiztetxeek, banatzaileek, edo antzerki konpainiek aurkeztu ahal izango dituzte eskaerak. Horietako bakoitzak eskaera bakarra egingo du, eta gehienez bi hizkuntzetarako azpidatziak egiteko proposamenak onartuko zaizkio deialdi honen bidez.

Proiektuei dagokienez, azaldu dute fikziozko edo animaziozko film luze zein laburrak, eta dokumentalak galdegin dituzte. Hala, deialditik kanpo geldituko dira telesailak, hezkuntza alorrerako ikus-entzunezkoak, arte bisualetako produkzio artistikoak eta helburu komertziala duten promozio ekoizpenak ere.

Etxepare Euskal Institutuak 8.000 euro bideratuko ditu, gehienez ere, proiektuak laguntzera, eta zuzkidura amaitu arteko iraupena izango du deialdiak. Zabalik da jada.

Xehetasun gehiago, hemen.

0