Sablehortz kapitaina eta diamante magikoa
beteko gauetan, ilargiaren argiak diamante magikoa ukitzen duenean, bere jabearen desioak egi bihurtzen ditu. Huraxe eskuratzea du amets Sablehortz kapitainak, itxuraz, munduko piratarik anker eta beldurgarrienak, bere ontzia urrez eta bitxiz bete ahal izateko. Baina Marco txikiak ihes egingo du harekin, eta ohartu gabe, Pinky, Veronica eta gainerakoak berau lortzeko lasterketa arriskutsuan murgilduko dira.
Marit Moum Aune eta Rasmus A. Sivertsen zinemagileek osatutako proposamen dibertigarriak 2019an ikusi zuen argia Norvegian, eta bi urte geroago, Zineuskadi elkartearen Zinema Euskaraz programaren bidez, euskaraz estreinatuko dute gurean.
.
Yalda, la nuit du pardon
Iranen, 22 urteko neska bati heriotza zigorra ezarri zioten, Nasser 65 urteko senarra istripuz hil ostean. Salba dezakeen pertsona bakarra Mona da, Nasserren alaba. Horretarako, telebista saio ezagun batera joan eta Maryam zuzenean barkatu besterik ez du egin behar. Baina zaila da barkatzea biek iragana berpiztu behar dutenean.
.
Nobody
Hutch Mansell (Bob Odenkirk) familia arrunteko kide da. Gau batean, lapur batzuk bere etxera sartuko dira, eta berak uko egingo dio bere burua edo bere familia defendatzeari, konplikazioak saihesteko. Honek bere seme Blake (Gage Munroe) eta bere emazte Becca (Connie Nielsen) atsekabetuko ditu. Gertaerak erraiak jatera eramago ditu etxekoak, eta beren alderik ilunena argitara ateratzea eragingo du.
.
Crónica de una tormenta
Antoniok, egunkari garrantzitsu bateko zuzendariak, bere ondorengoa aukeratu behar du. Hautagai izango dira: Maca, enpresako kideen arteko lankidetzaren aldeko apustua egiten duen emakume bat, eta lanaren estrukturazio bertikalaren aurkakoa, eta Vargas, kazetari manipulatzaile bat, denak dakizkiena. Antoniok Macari hautaketa-prozesuaren berri ematen dion gauean, biak egunkarian sartuko dira ekaitz gogor baten ondorioz, eta, gau horretan, bizitzaren, kazetaritzaren, maitasunaren, sexuaren eta heriotzaren gai garrantzitsuak azaleratuko dizkiote elkarri.
.
Police
Virginie, Erik eta Aristide, parisko hiru polizia, ezohiko misio bat onartzera behartuta ikusiko dituzte beren buruak: atzerritar bat mugara bideratzea. Aireportura bidean, Virginie ohartuko du presoak oina jatorrizko herrialdean jartzen, badu heriotza aurkitzeko arrisku erreala izango duela. Dilema moralaren aurrean, saiatu bere lankideak konbentzitzen ihes egin diezaioten.
.
Minamata
New York, 1971. II. Mundu Gerrako fotokazetaririk gurtuenetako gisa ospatu zituen egunen ondoren, W. Eugene Smith gizartetik zein bere lanbidetik kanpo sentitzen da. Life aldizkariak Japoniako Minamata kostako hirira bidaliko du, merkurio pozoiduraren eraginak bertako biztanleria utzitako ondorioak ikertzera. Smith komunitatean murgilduko da, eta bere irudiek hondamendiari giza dimentsio urratzaile bat emango diote.
.
Earwig and the Witch
Umezurtz guztiei ez zaie gustatzen St. Morwald ‘s umezurtzegian bizitzea, baina Earwigek maite du. Neska zoriontsua izateko behar duen guztia dauka, zentroko ateak ireki zizkioten lehen egunetik. Hala ere, dena aldatzen da Bella Yaga eta Mandragora gurasoz mozorrotuta azalduko direnean. Earwig etxe berri batera aldatuko da, txoko bakoitzean magia duen gela ikusezinez, edabe eta sorginkeria-liburuez betetako etxe handi batera. Nahiz eta ume askok bi aldiz pentsatu gabe ihes egin, Earwigek ikertzea erabakiko du. Bere irudimena erabiliz (eta katu berritsu baten laguntza pixka batekin), mundu guztiari etxean nork agintzen duen erakustea erabakiko du.
Diana Wynne Jonesen izen bereko eleberriaren egokitzapena da filma.