“Nazioarteko filmaketak: irabazi handiak ematen dituen aukera, galdu ezin dena” webinar formakuntza eskainiko du San Sebastian-Gipuzkoa Film Commission erakundeak. Apirilaren 28an, 10:00etan, online bidez egingo dute saioa, eta parte hartzeko beharrezkoa izango da aurrez izena ematea.
Paco Rodriguez aditu eta Media Training & Consulting enpresako zuzendaria izango da saioaren gonbidatu eta gidaria. Ibilbide profesional eklektikoa izan du Rodriguezek: fotokazetari, itzultzaile, banatzaile, salmenta agente, zinema produktore, irakasle eta bestelako lanetan aritutakoa da, eta ibilbide luze horretan, nazioarteko banaketa, koprodukzioen finantzaketa eta animazio telesail eta filmen produkzio eragiletza jorratu ditu hainbat ekoiztetxetan, hala nola PPM MULTIMEDIA eta FILMAX, eta lau Goya sari irabazi ditu, besteak beste.
Aurrez aipatu bezala, egun, MEDIA TRAINING & CONSULTING (prestakuntza eta aholkularitza) enpresako zuzendaria da; aholkulari moduan lankidetzan aritzen da ICEX-ekin; eta aditu moduan, Europa Batasuneko MEDIA Creative programarekin.
Bada, Donostiako Sustapena eta Gipuzkoako Aldundiko Kultura Sailareren babesaz anolatutako ponentzian, nazioarteko ekoizpenei buruz arituko da. Besteak beste, banatu diren zerga pizgarriei esker eragile askok Espainia plato gisa hautatzeko hartutako erabakia; eta streaming-eko plataforma globalen zein nazioarteko telebista kateen indarra izango ditu hizpide. Prest al daude ekoizleak haien lehian sartzeko? Zer rol jokatzen dute Film Commission delakoek service enpresen aurrean? Zer tresna behar dira estrategia nazional integratua eta asmo handikoa garatzeko?
Halaber, webinarraren amaieran, bai estatu zein nazioarteko koprodukzioentzat eta bai atzerriko filmaketentzat, Gipuzkoak eskaintzen dituen aukerak azpimarratuko dituzte.
Ekimenean parte hartzeko, ezinbestekoa izango da aurrez izena ematea. Ondorengo esteka ahalbidetu dute antolatzaileek horretarako: PARTE HARTU NAHI DUT. Ekitaldiaren bezperan, apirilaren 27an, mezu elektroniko bat jasoko dute, sarbide – esteka izango duena (ZOOM).