Tess eta ni

Sam eta Tess dira filmaren protagonista nagusiak, haurtzarotik nerabezarorako lehen urratsak ematena ari diren gaztetxoak. Familako gainerako kideekin batera, Terschelling uhartera joango da oporretan lehenegoa; baina opor egun zoragarriak igarotzearen asmoa errotik zapuztuko da anaiak hanka hautsiko duenean. Edo ez.

Anaiaren istripuaren ondorioz, Tess ezagutzeko aukera izango du Samek. Neska berezi bezain ausarta da bera, aita biologikoa ezagutzeko ahaleginetan dabilena. Samek lagundu egingo dio, eta asko ikasiko du bilaketak irauten duen bitartean biziko dituzten abenturetan. Anna Woltz idazlearen eleberri bat du oinarri lanak.

Iñaki Beraetxe aktore eta bikoiztailea arduratu da filmaren bikoizketa lanak zuzentzeaz, Aintzane Crujeirak bikoiztu du Tess protagonista, eta Itziar Urretabizkaiak jarri dio ahotsa Sam kideari. Iragan igandean, apirilaren 4an, estreinatu dute filma Azpeitian, Ordizian, Bergaran zein Tolosan, eta Donostia, Bilbo eta Iruñeara helduko da hilaren 9an. Aipatutakoez gain, gainera, beste zenbait emanaldi egingo dituzte maiatzaren 2ra arte.

.

Druk / Another Round

Teoria baten arabera, gure odolean alkohol kantitate txiki batekin jaio beharko genuke, mozkor puntu batekin, gure burua inguratzen gaituen mundura zabaldu, gure arazoak arindu eta sormena areagotzen delako. Teoria horrek bultzatuta, Martin eta bere hiru lagun –bigarren hezkuntzako irakasle dira hirurak, eta nazkatuta daude– esperimentu batean murgilduko dira; lanaldian, beti intoxikazio etiliko maila berari eutsiko diote. Churchillek alkoholaren eraginpean irabazi bazuen Bigarren Mundu Gerra, nork daki zer egin dezaketen trago gutxi batzuek beraien eta ikasleen alde?

Filma 68. Donostia Zinemaldiaren Sail Ofizialean aurkeztu zuten, eta aktore onenen Zilarrezko Maskorrarekin saritu zituzten bere hiru protagonistak.

Irakurri Ixone Santamaria Vidanek idatzitako iruzkina, hemen.

.

La última primavera

Gabarre-Mendoza familia bere bilobaren urtebetetzea ospatzen ari da, baina polizia-ikuskapen batek jaia eteten du. Cañada Realen, Madrilgo kanpoaldean dagoen txabola-auzoan, tirabirak sortzen dira agintarien eta bizilagunen artean; izan ere, lurrak saldu dituzte, eta beraiek eraiki dituzten etxeetatik alde egitera behartzen dituzte. Ama, Agustina, oso emakume alaia izatetik beldurrak jota bizitzera igaro da; aita, David, txatar-biltzaile oso langilea, irtenbide bat bilatzen saiatzen da, baina sistemaren burokraziak huts egiten die. Bien bitartean, familiako kide gazteenek –David, semea; María, erraina eta ama nerabea, eta Alejandro gaztea– ahal duten bezala egiten dute aurrera, beraien bizitzak hari-harian daudela.

Isabel Lambertik zuzendutako Opera prima, Kutxabank – New Directors saria eskuratu zuen 68. Donostia Zinemaldian. Irakurri Ixone Santamaria Vidanek idatzitako iruzkina, hemen.

.

Cuñados

Eduardok (Miguel de Lira) eta bere koinatu Sabonisek (Xosé A. Touriñán) diru falta dute oker joandako negozio bat dela eta. Diru asko. Egoera horren aurrean, Modesto (Federico Perez Rey), Alicia Zamoraren koinatua, engainatu eta kalegorrian utzi zituen enpresaburua, bahituko du Sabonisek. Arazo txiki bat dago: Alicek ez du koinatuagatik euro bat ere ordaintzeko asmorik.

.

I Care a Lot

Marla Graysonek (Rosamund Pike) ez du eskrupulurik besteen kontura bizitzeko aukera begiztatzen duenean. Dozenaka jubilatu legezko tutore gisa engainatu ondoren, berak eta Fran bikotekideak (Eiza González) biktima berria izan daitekeena begiztatzen dute: Jennifer Peterson (Dianne Wiest), urrezko arrautzak ematen dituen oiloa, erraz lumatu dezaketena.

0