Dardara

2019a, bere 25 urteko ibilbidearen une gorenean, etenaldi mugagabe baten berri eman zuen Berri Txarrak taldeak. Horrekin batera, urte osoa iraungo zuen Ikusi Arte (1994-2019) agur bira iragarri zuten ere, zeinaren bitartez mundu osoko agertokietan arituko ziren azkenekoz. Marina Lameiro zinemagileak bertatik bertara jarraitu zuen bira, eta bertan jasotakoak aurkeztuko ditu Dardara film luzean.

Munduko hainbat tokitan bizi diren zaleen istorioetatik abiatuta, Lameirok erretratu koral bat egin du. Zale guzti horiek hari komun batek lotzen ditu: Berri Txarrak taldearen musikak. Filmean Lekunberriko musikariek utzitako arrastoa ikusiko dugu, estilo baten —rocka—, hizkuntza baten —euskara— eta belaunaldi baten —bere kideena—  mugez harago, fenomeno unibertsal bihurtzeraino egindako bidea.

25 urtean taldeko konposatzaile, gitarra-jole eta ahotsa izan ondoren, etorkizun ezezagun bati aurre egin behar dion Gorka Urbizuren letren eta gogoeten bidez egiten du aurrera dokumentalak. Pasioari buruzko filma da; bai Gorkak sortzaile gisa sentitzen duen zirrara horren, eta baita taldearen zaleek erakusten duten zirrara horren ingurukoa.

 .

El agente topo

Rómulo detektibe pribatua da. Bezero batek eskatu dio bere ama bizi den zahar-etxea iker dezan. Rómulok, orduan, Sergio 83 urteko gizona entrenatuko du; ez du inoiz detektibe-lanik egin, baina denbora batez zahar-etxean biziko da, isilpeko agente bezala. Egoitzan infiltratu ondoren, sator rola hartzeko eta bere nortasun maitagarria eta amultsua ezkutatzeko zailtasunak ditu, eta, azkenean, espioi baino, bere bizikideen aliatu bilakatuko da.

Sundance zinema-jaialdiko nazioarteko dokumentalen lehiaketa ofizialean estreinatu zen, eta ondoren 68. Donostia Zinemaldian ikusteko aukera izan zen. 2017ko Europa-Latinoamerika Koprodukzio Foroan EFADs-CAACI saria eskuratu zuen.

.

 The Mauritanian

Estatu Batuetako gobernuak harrapatuta, Mohamedou Ould Slahi (Tahar Rahim) Guantanamoko espetxean bizi da eta hamarkada bat baino gehiago darama kargurik eta epaiketarik gabe. Itxaropen guztia galdu ondoren, aliatuak aurkitu ditu Slahik Nancy Hollander (Jodie Foster) defentsa abokatuab eta Teri Duncan (Shailene Woodley) elkartuan. Elkarrekin hamaika oztopori aurre egin beharko diete.

.

Nomadland

Krisi ekonomikoaren ondorioz dena galdu duen emakume bat Amerikar Mendebalderako bidaia batean murgilduko da, karabana batean, nomada bizimodua eraikiz. Fern (Frances McDormand) eta bere kamioneta, Nevadako landa eremuan barrena.

.

Songbird

2024. urtea. Bi urte igaro dira mundu mailako pandemia batek mundua suntsitu zuenetik. COVID23 birusak mutazio berri eta arriskutsu bat izan du, % 50eko hilkortasunarekin. Nico (KJ Apa) birusarekiko immunitate apur bat garatu duen banatzailea da. Nicok Sara (Sofia Carson) neska-lagunarekin egon nahi du, baina horretarako gerra legea gainditu beharko du eta jende arriskutsu, boteretsu eta etsiari aurre egin beharko dio.

.

Les traducteurs

Bederatzi nazionalitate ezberdinetako bederatzi itzultzaile kontratatu dituzte trilogiako azken liburua itzultzeko. Sekretismorik handienarekin, eta beren misioa burutzeko, luxuzko bunker batean egon beharko dute, kanpoko munduarekin kontakturik izan gabe. Baina eskuizkribuaren lehen hamar orrialdeak online argitaratuta agertzen direnean, ametsetako lana amesgaizto bihurtzen da; filtrazioaren egilea haietako bat dela jakingo denenean, editorea maskarak kentzeko prest agertuko da.

.

The Auschwitz Report

Freddy eta Valter, 1944an Auschwitzetik ihes egin eta Eslovakiara itzultzea lortu zuten bi judu eslovakiar dira protagonista, eta beren benetako istorioa azalduko du filmak.