Datorren apirilaren 25ean banatuko ditu Hollywoodeko Akademiak 2020ko ekoizpenak nabarmentzeko Oscar sari entzutetsuak, eta hautagaien behin betiko zerrenda ezagutzera eman dute. David Fincherrek zuzendutako Mank da faborito nagusia, hamar hautagaitzarekin, eta film onenaren kategorian zein zinemagile onenarenean, bi emakumezkoren izenak ageri dira aurrenekoz: Chloe Zhao (Nomaland) eta Emerald Fennell (Promising Young Woman).
Modu presentzialean baina bi aretotan banatuta, ohiko Dolby Theatre antzokian eta Los Angeles hiriko Union Station geltokian, egingo dute gala apirilaren 25ean, normalean baino bi hilabete geroago, Covid19-aren pandemiaren goraldia saihesteko hartutako erabakia tarteko. Dena den, hautagaiak, haien laguntzaileak eta galaren aurkezleak baino ez dira bertaratuko, eta ekitaldia telebistaz eskainiko dute zuzenean. Era berean, ekitaldia baino hainbat aste lehenago egiten zuten askaria zein galaren osteko festa bertan behera geratuko dira, kutsatzeak ekiditeko.
93. Oscar sarietarako hautagaien zerrendak, halaber, hainbat mugarri finkatu ditu garaikurren historian, izan ere, orain arteko bost emakumek soilik lortu dute zinemagile onenaren kategorian hautagai izatea, hala nola, Lina Wertmüllerrek (1977an), Jane Campionek (1993an), Sofia Coppolak (2004an), Kathryn Bigelow-ek (2010ean, garaile bakarra), eta Greta Gerwig-ek (2017an). Aurten, aldiz, Chloé Zhao (Nomadland) eta Emerald Fennell (Promising Young Woman) ageri dira, eta haien lanak film onenaren kategorian ere proposatu dituzte, besteak beste.
Horrez gain, 2020ko galaren ostean, arraza zuriko hautagaien hegemonia salatzeko mezuak zabaldu ziren sare sozialetan #OscarSoWhite traolaren bidez. Bada, horren aurrean, jatorri hegokorearra duen Steven Yeun antzezlea gizonezko aktore protagonista onenaren kategorian hautagaia da aurten, Minari filmean egindako lanagatik. Emakumezkoen kategorian, ostera, Viola Davis (Ma Rainey’s Black Bottom) eta Andra Day (The United States vs. Billie Holiday) aktore afroamerikarrak ageri dira.
Ondorengoa da hautagaien zerrenda osoa:
Film onena
- The Father (Florian Zeller)
- Judas and the Black Messiah (Shaka King)
- Mank (David Fincher)
- Minari (Lee Isaac Chung)
- Nomadland (Chloe Zhao)
- Promising Young Woman (Emerald Fennell)
- Sound of Metal (Darius Marder)
- The Trial of the Chicago 7 (Aaron Sorkin)
Zuzendari onena
- Thomas Vinterberg (Druk)
- David Fincher (Mank)
- Lee Isaac Chung (Minari)
- Chloé Zhao (Nomadland)
- Emerald Fennell (Promising Young Woman)
Emakumezko aktore protagonista onena
- Viola Davis (Ma Rainey’s Black Bottom)
- Andra Day (The United States vs. Billie Holiday)
- Vanessa Kirby (Pieces of a Woman)
- Frances McDormand (Nomaland)
- Carey Mulligan (Promising Young Woman)
Gizonezko aktore protagonista onena
- Riz Ahmend (Sound of Metal)
- Chadwick Boseman (Ma Rainey’s Black Bottom)
- Anthony Hopkins (The Father)
- Gary Oldman (Mank)
- Steven Yeun (Minari)
Taldeko emakumezko aktore onena
- Maria Bakalova (Borat Subsequent Moviefilm)
- Glenn Close (Hillbilly Elegy)
- Olivia Colman (The Father)
- Amanda Seyfried (Mank)
- Yuh-Jung Youn (Minari)
Taldeko gizonezko aktore onena
- Sacha Baron Cohen (The Trial of the Chicago 7)
- Daniel Kaluuya (Judas and the Black Messiah)
- Leslie Odom Jr. (One Night in Miami…)
- Paul Raci (Sound of Metal)
- Lakeith Stanfield (Judas and the Black Messiah)
Jatorrizko gidoi onena
- Shaka King eta Will Berson (Judas and the Black Messiah)
- Lee Isaac Chung (Minari)
- Emerald Fennell (Promising Young Woman)
- Darius Marder eta Abraham Marder (Sound of Metal)
- Aaron Sorkin (The Trial of the Chicago 7)
Egokitutako gidoi onena
- Sacha Baron Cohen, Anthony Hines, Dan Swimer, Peter Baynham, Erica Rivinoja, Dan Mazer, Jena Friedman eta Lee Kern (Borat Subsequent Moviefilm)
- Florian Zeller eta Christopher Hampton (The Father)
- Chloé Zhao eta Jessica Bruder (Nomadland)
- Kemp Powers (One Night in Miami…)
- Ramin Bahrani (The White Tiger)
Argazki zuzendari onena
- Judas and the Black Messiah
- Mank
- News of the World
- Nomadland
- The Trial of the Chicago 7
Muntaketa onena
- The Father
- Nomadland
- Promising Young Woman
- Sound of Metal
- The Trial of the Chicago 7
Ekoizpen diseinu onena
- The Father
- Ma Rainey’s Black Bottom
- Mank
- News of the World
- Tenet
Jantziteria onena
- Emma
- Ma Rainey’s Black Bottom
- Mank
- Mulan
- Pinocho
Makillaje eta ile-apainketa onena
- Emma
- Hillbilly Elegy
- Ma Rainey’s Black Bottom
- Mank
- Pinocho
Efektu berezi onenak
- Love and Monsters
- The Midnight Sky
- Mulan
- The One and Only Ivan
- Tenet
Soinu onena
- Greyhound
- Mank
- News of the World
- Soul
- Sound of Metal
Jatorrizko soinu banda onena
- Da 5 Bloods
- Mank
- Minari
- News of the World
- Soul
Jatorrizko abesti onena
- Judas and the Black Messiah
- The Trial of the Chicago 7
- Eurovision Song Contest: The Story of Fire Saga
- La vita davanti a sé
- On Night in Miami…
Animaziozko film onena
- Onward
- Over the Moon
- A Shaun the Sheep Movie: Farmageddon
- Soul
- Wolfwalkers
Nazioarteko film onena
- Druk
- Better Days
- Collective
- The Man Who Sold His Skin
- Quo vadis, Aida?
Dokumental onena
- Collective
- Crip Camp: A Disability Revolution
- El agente topo
- My Octopus Teacher
- Time
Fikziozko film labur onena
- Felling Through
- The Letter Room
- The Present
- Two Distant Strangers
- White Eye
Animaziozko film labur onena
- Burrow
- Genius Loci
- If Anything Happens I Love You
- Opera
- Yes-People
Dokumental labur onena
- Colette
- A Concerto is a Conversation
- Do Not Split
- Hunger Ward
- A Love Song for Latasha