Il pleuvait des oiseaux
Hiru ermitau zahar basoan gordeta bizi dira. Sute handi batek arriskuan jarriko du eremu hori, eta haien egunerokoa astinduko dute bi gertaerak: zaharrena, Boychuck, hil egingo da, eta laurogeitaka urteko emakume bat iritsiko da, bizitza osoan bidegabeki psikiatriko batean barneratuta egon ondoren. Emakumezko argazkilari batek haien ezkutalekua aurkituko du inguruko suterik larrienetan bizirik atera direnei elkarrizketak egitera datorrenean. Bi emakumeek Boychucken ehunka margolan aurkituko dituzte, hark sute horietan bizitako iragan tragikoaren lekuko. Jocelyne Saucier idazlearen izen bereko eleberrian oinarritutako filma.
.
Woman
Ikuslea munduko txoko guztietara eramango duen dokumentala, bizitzeko bide desberdinak hautatu dituzten milaka emakumeren erretratu intimoa ezagutzeko: beren kulturak, fedeak edo familiaren historiak baldintzatuta. Lehen pertsonan egindako topaketetan oinarrituta, amatasuna, hezkuntza, ezkontza, independentzia ekonomikoa, hilerokoa edo sexualitatea bezalako gaiak jorratzen ditu proiektuak.
.
La mami
Doña Olgak kabaretaren munduan egin du lan 45 urtean baino gehiagotan, eta orain La Mami da, Barba Azul kabaret ospetsuko emakumeen komunen arduraduna. Gauero zaindu egiten ditu lokalean bezeroentzat dantza egiten lan egiten duten neskei. Neskentzat, komuna konfiantza-burbuila bat da Barba Azulen barnean. Gaur emakume berri bat iritsi da komunera; seme bat gaixo du eta lana behar du.
.
The Owners
Ingalaterra landatarra, laurogeita hamarreko hamarkadaren hasieran. Nathan eta Terry haurtzaroko lagunak Huggins mediku zaharra eta bere emaztea lapurtzera bultzatuko ditu herriko soziopatak. Nathanen neskalaguna, Mary, bere gizonen asmoen aurka azalduko da erabat guztiz, baina handik ordu batzuetara etxean ikusiko du bere burua, sotoko kutxa gotorraren zaindari eta pertsona susmagarri batzuez inguratuta.
.
Erlauntza (FILMIN)
Aitziber Garmendia, Sara Cózar, Getari Etxegarai, Naiara Arnedo, Itziar Atienza eta Leire Ruiz aktoreek osatutako taldeak, Mireia Gabilondoren gidaritzapean, Euskal Herri osoan aurkeztu zuten antzezlana pantaila handirako prestatzeaz arduratu dira iragan urtean, eta azaroaren 6an heldu zen aretoetara film surrealista.
Haurtzaroko sei lagunen paperak antzeztu dituzte, eta haietako baten ezkon aurreko agurra ospatzera landetxe batera joango dira asteburu-pasa. Harreman estua duten arren, gauzak aldatzen joan direla ohartuko dira, eta inoiz esan gabekoei eta orotariko aitorpenei egin beharko diete aurre.
Ikusi hemen Ixone Santamaria kritikariak gurean idatzitako iruzkina.
.
La boda de Rosa (MOVISTAR +)
45 urte betetzeko zorian dagoenean, bizitza ingurukoei begira eraiki duelaz jabetuko da Rosa (Candela Peña). Aldaketa nahiak bultzatuta, dena utzi eta alde egiteko beharra sentituko du. Botoi nuklearra sakatzekoa.
Bere erabakien jabe izan nahi du, eta negozio propio bat izatearen ametsa bete. Horretarako asmoa azaltzen duenean, bere senitartekoek beretzat idatzitako gidoia oso bestelakoa dela ikusiko du, bizimoduz aldatzea ez dela erraza.