Non dago Mikel?

Guardia zibilak atxilotu ondoren, 1985eko abenduan hilda agertu zen Mikel Zabalza autobus-gidariaren desagerpenaren kronika da.  Zabalza desagertuta egon zen 20 egun horietan, bertsio ofizialak eragindako mesfidantzak bultzatuta jokatu zuen euskal gizarteak, eta gizon gaztearen gorpua azkenean Bidasoa ibaian flotatzen agertu zenean, protesta ugari egin eta eztanda sozial handiak egon ziren.

Zabalza torturatuta hil zela uste zuen jendeak oro har, baina inoiz ez zuten inor ez epaitu ez zigortu. 2020ko azaroan 35 urte bete dira Zabalza hil zenetik, eta bere familiak egia aldarrikatzen du oraindik. Izar Films ekoiztetxeak eta Ahotsa.info-k ekoiztutako filmak, garaiko artxiboko materiala eta hildakoaren familiaren eta kasuarekin zerikusia duten pertsonen testigantzak eskainiko dizkio publikoari.

Donostiako Zinemaldiaren 68. edizioko epaimahaiak Euskal Zinemaren Irizar Sariaren aipamen berezia eman zion filmari “Giza eskubideen urraketa beldurgarri eta errepikakorrak jasotzen dituen artxiboko irudien bidez egindako lanari esker ona adierazteko”. Gainera, duela gutxi, Bizkaiko Foru Aldundiak memoria historikoa jorratzen duten dokumentu-formatuko lanak saritzen dituen Lauaxeta 2020 saria jaso du, ikus-entzunezkoen kategorian.

 

The Little Things

Sheriff batek (Denzel Washington) eta hilketa-detektibe batek (Rami Malek) elkarrekin lan egin beharko dute,  hiltzaile maltzur eta boteretsu bat harrapatzen saiatzeko.

Usadio zaharreko thrillerra, bere izarren magnetismoari esker distira egitea lortu duena.

 .

Dating Amber

80ko hamarkadako Irlanda. Eddie (Fionn O ‘Shea) eta Amber (Lola Petticrew) lagunak dira, baina bikote itxurak egiten dituzte institutuan beren sexu-orientazioari buruz zabaldu diren zurrumurruak uxatzeko.

.

The Booksellers

Liburu salmentaren inguruan biratzen duen New York hiriko azpi-mundu bitxiaren xehetasunei eskainitako begirada bat. Liburu-denda batean galtzea gustuko duen edonor, batez ere, ale arraroetan eta hautseztatu samarrak diren horietan espezializatutako irakurle horiek, publiko egokia da D.W. Youngek sinatzen duen dokumental berri honetarako.

.

The Trouble with Being Born

Elli androide bat da eta aita deitzen duen gizon batekin bizi da. Oporrak gogoratzeko gai da, adibidez, edo gizonak programatzen duen beste edozein gauza egitekoa. Bere oroitzapenen kutsa lez, benetan bizirik dagoela dirudi, batzuetan amets ere egiten duela dirudi, robot hutsa dela, oroitzapenentzako edukiontzi hutsa, ahaztera iristeraino. Makina baten eta denok geure baitan daramatzagun mamuen istorioa da hau.