Hemezortzi izango dira martxoaren 1etik 15era Zinegoak Bilboko Gaylesbitrans Nazioarteko Zinema eta Arte Eszenikoen Jaialdiaren 18. ekitaldiaren Sail Ofizialean ikusgai izango diren proposamenak. FIK (fikzioa), DOK (dokumentala) eta KRAK (narratiba berriak) azpi-ataletan banatuko dira, seina lanekin.

“2021eko programazioaren ardatza genero-identitatearen alderdi ezberdinak erakusten dituzten istorioetan oinarrituta dago”, adierazi du Pau Guillen Zinegoak jaialdiaren zuzendariak jaialdiko Sail Ofizialaren berri ematerakoan. Sari Nagusia eskuratzeko hautagai diren film gehienen protagonistak gazteak diren arren, bizitzako une edo etapa ezberdinak igarotzen ari diren pertsonaiak ere ageri dira aurtengo aukeraketan. Maitasun lesbikoei buruzko edukiak nagusitu direla gaineratu du, era naturalean izan bada ere, hemezortzi filmetatik bederatzik horixe baitute aztergai. Film gehienak, halaber, emakume zinemagileen obrak dira, eta erdiak sortzaileen opera primak.

Sail Ofiziala hiru azpi-ataletan banatuko da beste behin, fikziozko lana, dokumentalak eta narratiba berriak eskaintzen dituztenak bereizita. Hala, programazioaz modu presentzialean gozatzeko aukera izango da martxoaren 1etik 15era Bilboko zein Lekeitioko egoitzetan, eta aurrez aurreko emanaldien ostean, Filmin plataformaren bidez izango dira ikusgai.

Ondorengoak dira atal bakoitzeko izenburuak:

Sail Ofiziala, FIK

  • Kokon (Leonie Krippendorff, Alemania, 2020).
  • La leyenda negra (Patricia Vidal Delgado, AEB, 2020)
  • La nave del olvido (Nicol Ruiz Benavides, Txile, 2020)
  • Siberian and Him (Viatcheslav Kopturevskiy, Errusia eta AEB, 2019)
  • Suk Suk (Ray Yeung, Hong Kong, 2019)
  • Valentina (Cássio Pereira dos Santos, Brasil, 2020)

Sail Ofiziala, DOK

  • Anyáim Története (Asia Der eta Sári Haragonics, Hungaria, 2020)
  • Alltid Amber (Lia Hietala eta Hannah Reinikainen, Suedia, 2020)
  • Canela (Cecilia Del Valle, Argentina, 2020)
  • Cosas que no hacemos (Bruno Santamaría, Mexiko, 2020)
  • La Fabrique du Consentement: Regards lesbo-queer (Mathilde Capone, Kanada, 2020)
  • Maes do Derick (Dê Kelm, Brasil, 2020)

Sail Ofiziala, KRAK

  • კომეტები/Kometak (Tamar Shavgulidze, Georgia, 2019)
  • Enfant Terrible (Oskar Roehler, Alemania, 2020)
  • Mon Amour (David Teboul, Frantzia, 2020)
  • Saint-Narcisse (Bruce LaBruce, Kanada, 2020)
  • Si c’était de l’amour (Patric Chiha, Frantzia, 2020)
  • Tiempos de deseo (Raquel Marques, Espainia, 2020)

Informazio osagarria jaialdiaren atarian topatuko duzue.