Bilboko Gaylesbitrans 18. Nazioarteko Zinema eta Arte Eszenikoen Zinegoak Jaialdia martxoko lehen hamabostaldian egingo dute aurten, eta ekitaldiaren xehetasunak pixkanaka ezagutarazten ari dira antolatzaileak. Horietan azkena, boluntario gisa lan egiteko deialdia zabalik dela epe labur batez.

Asteartean jakin genituen Zinegoak jaialdiko FIK (fikzioa), DOK (dokumentala) eta KRAK (narratiba berriak) ataletan epaimahai gisa ariko diren bederatzi lagunen izen-abizenak. Tartean dira Xabier Arrate Lekeitioko Euskal Zine bilerako zuzendaria DOK atalean, Kai Etxaniz aktibista iruindarra eta musikagilea FIK sailean, eta Bego Zubero argazkilari eta ikertzaile bilbotarra KRAK atalean. Guztiak ezagutzeko, Zinegoak jaialdiaren atarian duzue zerrenda.

Oraingoan, baina, jaialdian parte hartu nahi duten boluntarioentzako deialdia zabalik dela aditzera eman dute, eta online jarri duten formularioa bete besterik ez dago bertan izateko. Jaialdia barrutik ezagutzeko aukera ematen du, eta urtero-urtero, dozena erdi bat lagun aritzen dira gogotsu lanean. Animatu!

Laburren hautaketa

Jaialdia martxoaren 1etik 14ra luzatuko da, eta Sail Ofizialean nazioarteko zein Euskal Herriko 28 lan izango dira ikusgai, sei ataletan banatuta. Ondorengoa da hautatutako proposamenen zerrenda:

Haurtzaroa eta nerabezaroa

  • 손과 날개 Hands and Wings – Sungbin Byun
  • È solo nella mia testa – Marius Gabriel Stancu
  • Karaoke – Axel Rezinovsky
  • Mall – Jerry Hoffmann
  • Panteres – Èrika Sánchez

Emakume zuzendariak

  • 11:40 – Claudia Ruiz
  • All I need is a ball – Elena Molina
  • Camille et moi – Marie Cogné
  • Deine schöne gestalt – Bernadette Kolonko
  • Leo y Álex en pleno siglo XXI – Eva Libertad, Nuria Muñoz
  • Rien de beau ici – Gabrielle Vigneault-Gendron

Euskal begiradak

  • Gaur. Berriz – Aitor Gametxo Zabala
  • Les Saints de Kiko – Manuel Marmier
  • Meritum – Yago Mateo
  • Red bay – José Antonio Cortés Amunarriz
  • Eguna Iluntzen Danean – Paloma Arias, Liam McDonell

Drag Life

  • De reinas y otros colores – Juan H. Zuluaga
  • Liz Dust: Arte, Orgullo y DragQueer – Carlos Giménez
  • Paraiso – Santiago Henao Vélez, Manuel Villa

LGTBI+ Nagusiak

  • Fabiu – Stefan Langthaler
  • La amante – Pati Cruz
  • Lo efímero – Jorge Muriel
  • Sunday – Arun Fulara
  • Take Me To Prom – Andrew Moir

Erresilientziak

  • Carne – Camila Kater
  • Escames – Katherina Harder Sacrer
  • Homens Invisíbles – Luis Carlos de Alencar
  • On my way – Sönam V. Larcin