The Kid
Baliabide gutxiko emakume ezkongabe batek (Edna Purviance) haur bat izan eta, haren aita denaren arbuioa jaso eta gero, adopzioan emango du familia aberats batek hartuko duenaren esperantzan. Baina umeak arlote baten (Charles Chaplin) eskuetan amaituko du. Ganora eta esperientziarik gabeko gizona izan arren, umea maitatzen ikasi eta aurrera aterako du, nola edo hala.
Ehun urte beteko dira 2021ean filma estreinatu zenetik, eta efemeride berezia ospatzeko 4K formatuan berreskuratuko dute aretoek.
.
The Painter and the Thief
Barbora Kysilkova margolari txekiarraren bi koadro Osloko arte-galeria batetik lapurtzen dituztenean, Norvegiako agintariek berehala identifikatuko dituzte bi lapurrak, baina ez dute artelanen arrastorik topatuko. Zer gertatu den jakiteko, Barbora Karl-Bertil Nordland lapurrarengana hurbilduko da. Berari buruzko erretratu bat egiteko prest dagoen galdetu, eta Nordlandek onartu egin du. Atzetik etorriko dena (urteetan zehar egindako erretratu sorta bat) giza loturari eta adiskidetasunari buruzko istorio aparta da.
.
2046
Etorkizunaz idazten zuela uste zuen idazle bat iraganaz idazten ari zen. Bere eleberrian, zen noizean behin 2046. urtera bidaiatzen zuen tren misteriotsu bat zen protagonista. Bertara igotzen ziren guztiek helburu berarekin egiten zuten: galdutako oroitzapenak berreskuratzea. Esaten zenez, 2046an ez zen ezer aldatzen. Inork ez zekien ziur hori egia ote zen, bidaiatu zutenetako inor ez baitzen inoiz itzuli.
Zinema-aretoek 4K formatuan berreskuratutako film gogoangarria.
.
Las niñas (FILMIN)
- urtean, 11 urteko Celiak Zaragozako mojen eskola batean ikasten du eta amarekin bizi da. Bartzelonatik heldu berria den Brisak haurtzarotik nerabezarora igarotzen lagunduko dio, eta Espainiako Expoaren eta Olinpiaden urte horretan, Celiak bizitza egia askoz eta gezur batzuez beterik dagoela deskubrituko du.
Pilar Palomero zinemagile espainiarraren lehenengo lanak Malagako Zinema Jaialdian Urrezko Biznaga saria irabazi zuen 2020ean. Irakurri hemen ZINEAko kritikaria den Ixone Santamaria Vidanen iruzkina.
.
Akelarre (FILMIN)
Euskal Herria, 1609. Eskualdeko gizonak itsasora joan dira. Ana basoko festa batean dago, herrixkako beste neska batzuekin. Rostegui epaileak, erregeak aginduta, eskualdea purifikatu behar du, eta neskak atxilotu eta sorginkeria leporatuko die. Edozer gauza egingo du akelarreari buruz dakiten guztia aitor dezaten. Zeremonia magiko horretan, ustez, deabruak bere zerbitzariak prestatu eta estaltzen ditu.
2017ko Europa-Latinoamerika VI. Koprodukzio Foroaren ArteKino International Prize saria irabazi zuen Pablo Agüerok zuzendutako lanak, eta 68. Donostia Zinemaldiko Sail Ofizialean aurkeztu zuten. Horrez gain, berriki ezagutu dugu Goya sarietarako bederatzi hautagaitza eskuratu dituela proiektuak.
Irakurri hemen ZINEAko kritikaria den Ixone Santamaria Vidanen iruzkina.
.
Eté 85 (FILMIN)
Alexis gaztea itotzeko zorian izango da bere itsasontzia Normandiako kostaldean irauli ondoren. Zorionez, David agertuko da, heroi salbatzailea. Alexisi bere ametsetako laguna ezagutu berri duela irudituko zaio, baina 1985eko uda baino gehiago iraungo al du amets horrek?
68. Donostia Zinemaldian aurkeztu zuen François Ozon zinegile frantziarrak bere filma, Cannesko zigilua daramana. Irakurri hemen ZINEAko kritikaria de Ixone Santamaria Vidanen iruzkina.