CAMINHO LONGE

Alfonso Etxegarai ETAko militante ohiak etxera itzultzeko bideari ekingo dio, hamarkadak eman ondoren Sao Tome eta Principe uharte-estatu afrikarrean erbesteratuta, Frantzia eta Espainiak deportatu egin baitzuten 1986an. Kristiane Etxaluze adiskide nekaezinarekin egingo du bidaia.

.

PERSISCHSTUNDEN (Persian Lessons)

Frantzia, 1942. SSko soldaduek Gilles protagonista atxilotu eta, beste judu batzuekin batera, Alemaniako kontzentrazio-esparru batera bidali zuten. Bertan, exekuzioa ekiditea lortuko du, zaindariei, judua beharrean persiarra denaren promes eginaz. Trikimailu honi esker, Gillesek bizirik irautea lortuko du, baina landako ofizialetako bati ezagutzen ez duen hizkuntza bat irakatsi beharko dio. Haien arteko harremana handitzen den heinean, soldaduen susmoak gero eta handiagoak dira.

.

LA MALDICIÓN DE LAKE MANOR (The nest / Il nido)

Samuel, Lake Manorren (Torino, Italia), zibil izaziotik urrun dagoen etxe batean, bere ama Elenaren zaintzapean bizi den ume paraplegiko bat da. Mutilak bere etxea inoiz ez uzteko agindua jaso du, beraz, seguru sentitzen da, baina apur bat mugatuta eta zapalduta. Denisen iritsierak, ordea, dena aldatuko du.

Bere amarekin duen harremanaren ikuspuntua aldatzen laguntzen dion laguntzaile nerabea da Denis. Horren aurrean,  Elenak ahal duen guztia egingo du bere semea bere ondotik joan ez dadin, eta horrek nahastu egingo ditu Denise eta Samuel bera, amak zerbait ezkutatzen duela susmatzen baitu.

.

HåP (Hope)

Artista bikote baten arteko harremana baten ekilibrioa balantzan jarriko da haietako batek heriotza eragin diezaioken gaixotasun bat duela jakingo duenean duenean. Zer gertatuko da maitasunarekin, adin ertaineko emakume bati hiru hilabeteko bizitza iragartzen diotenean?

Anja (43) eta Tomas (59) familian bizi dira, euren seme-alaba biologikoekin eta semeordeekin batera, baina urteetan zehar, bikotea urrundu egin da. Anjak Eguberri aurreko egunean garuneko minbizi terminalaren diagnostikoa jasotzen duenean, bere bizitza hautsi egingo da eta arreta gabeko maitasuna probatuko du.

.

ZLONGOJE (The Witch Hunters)

Jovan hamar urteko gaztea garun paralisi partzialarekin jaio zen. Lotsatia da, bere buruaz jabetua baina lagun gutxirekin. Ihes egiteko bere lekurik gogokoena bere irudimena da. Izan ere, bere gorputzak mugatzen ez duen superheroi bat dela irudikatzen du bertan.

Bere bizitza erabat aldatuko da neska berri bat, Milica, bere klasera iritsiko denean. Berehalakoa izango da bien arteko laguntasuna, eta plan bat garatuko dute: Jovanek bere bizitzaz gozatzeko aukera izan dezan eta jaio zenetik atzetik izan dituen segurtasunak gainditzeko bidea zabaltzeko.

0