Ibon Cormenzana zinemagile bilbotarrak bere laugarren lan zinematografikoa izango denaren errodajeari ekin dio egunotan Euskal Herriko, Kataluniako eta Aragoiko zenbait txokotan. Drama emozional gisa aurkeztu du La cima izena jasoko duen proiektua.

Ibon Cormenzanak asmatutako eta Nerea Castrok gidoian bildutako istorioak Mateoren eta Ioneren bidaia emozionala azalduko du. Mateok (Javier Rey) munduko mendi arriskutsuenari, Annapurnari, aurre egingo dio lehenengoz, tontorrera iritsi eta promesa zahar bat betetzeko.

Igotzen ari dela, zauri larriak egingo ditu eta Ionek, negua aterpetxe batean bakarrik eta mundutik urrun igarotzen ari den mendizale eskarmentudun batek (Patricia Lopez Arnaiz), erreskatatuko beharko du. Mateo bertara eraman duten arrazoiak ulertzen ez baditu ere, Ionek helburua lortzen lagunduko dio.

Laguntasunari, adoreari, naturarekiko eta bizitzarekiko loturari, promesen pisuari eta maitasunari buruzko “drama emozional” gisa aurkeztu dute filma, eta Euskal Herrian, Katalunian eta Aragoin ez ezik, Alpeetan eta Nepalen ere egingo dituzte hartualdiak.

Filmak EiTBren partaidetza zuzena izango du, eta ondobidean, urte amaieran izango da ikusgai.

 

0