Pier Paolo Pasoliniren film esanguratsuenak eskainiko dituzte Bilbon, Azkuna Zentroaren zinema programazioaren baitan egingo duten ziklo batean. Urtarrilaren 13tik martxoaren 18ra bitarte egingo dituzte saioak.

Diziplina anitzeko gunearen zinematekak zinemagile handien atzera begirako saioak antolatu ditu azken urteetan: John Ford, Samuel Fuller, Michelangelo Antonioni, Buster Keaton, Dorothy Arzner, Theo Angelopoulos, John Huston, Charles eta Christine Vacho egileenak, esaterako.

Pier Paolo Pasoliniri eskainitako ziklo monografikoa izango da hurrengoa, eta zinemagile italiarraren lan nabarmenduenetako batzuk jasoko dira bertan, Accatone; Il Vangelo secondo Matteo; Uccellacci e uccellini: Edipo re; Teorema; Medea; Il Decameron; I racconti di Canterbury: Il fiore delle mille e una notte eta Salò o le 120 giornate di Sodoma.

Urtarrilaren 13an hasi eta martxoaren 18ra bitarte egingo dituzte emanaldiak. Proiekzio guztiak jatorrizko bertsioan egingo dituzte, 35mm -ko formatuan eta gaztelerazko azpitituluekin. Sarrerek 5 euroko prezioa izango dute (4 euro Az txartelarekin).