George Orwellen eleberrian oinarritutako 1984 (Michael Radford, 1984) fikzioa eskainiko dute Bilboko Potemkin Zinema zikloan. Urtarrilaren 10ean, Bilboko Alde Zaharreko Erronda kaleko ZIRIKA! Herri Gunean egingo dute emanaldia.

Komite Internazionalistak erakundeak antolatutako zinema kritikoari eskainitako eztabaida zikloa da Potemkin. Borrokarako Zinema izenpean, film bakoitzak gai jakin bat proposatuko du, errealitate ezberdin bat islatzen duena. Balio artistikoa eta zinematografikoa dituen filmak aukeratu ohi dituzte, aldi berean ikuspuntu kritiko batetik gizartea aztertzen dutenak.

Etenaldia egin ostean, proiektore zein berogailuak atondu eta bueltan dira urte berriko egitaraua eskaini asmoz. Michael Radford zuzendariaren 1984 (1884) distopia politiko-fantastikoa izango da ikusgai lehen saio honetan, Orwellen izen bereko eleberrian oinarritutakoa.

Etorkizuna, 1984. urtea. Winston Smithek (John Hurt) existentzia zitala bizi du Ozeania totalitarioko agintarien etengabeko zaintzapean. Bere bizitza are jasanezinagoa bilakatuko da maitasun debekatua probatu eta askatasunez pentsatzearen krimena egiten duenean. O ‘Brienen (Richard Burton) esku utziko dute, bere pentsamendu-askatasuna suntsitu eta bere borondatea hautsi nahi duen ofizial krudela.

Bilboko Alde Zaharreko Erronda kaleko ZIRIKA! Herri Gunean egingo dute emanaldia, datorren urtarrilaren 10ean, igandea, 18:00etatik aurrera.

0