Ipuin-herriko berriak

Quartier eta Moller zuzendarien proposamen berrienak Ipuin-herri izeneko bizileku bereziko animaliak ditu protagonista. Bertan, goizero-goizero, zuhaitzera igo eta egunkariko albisteak irakurtzen dizkie hontz jaunak auzokideei. Istorio zoragarri bezain dibertigarriak izan ohi ditu hizpide, bereziki, biztanleei jazotakoak eta haien ezuste, haserre, esperientzia eta emozioak; zikoinak, beleak, untxiak, azeriak, otsoak, hartzak eta gainerako kideek, iritzi ezberdinak izan arren, talde polita osatu eta elkar zaintzen dute.

Zineuskadi elkartearen Zinema Euskaraz programaren bidez, euskaraz izango da ikusgai EZAE elkartearen hainbat aretotan.

 .

Baby

Haurdun dagoen drogazale gazte bat bere krisialdietako batean erdituko da. Umeaz arduratzeko gai ez denez, umeen trafikoan aritzen den emagin bati salduko dio. Damututa, gaztea berreskuratzen saiatuko da.

Bingen Mendizabalek eta Koldo Uriartek soinu banda onenaren errekonozimendua jaso zuten, Juanma Bajo Ulloak zuzendu duen film honentzako sortutako doinuagatik.

Irakurri Ixone Santamariaren kritikariaren iruzkina, #kritika hemen.

.

Martin Eden

Martin Eden marinel gisa lan egiten duen herriko mutila da. Egun batean, Arthur Morsen, San Frantziskon bizi den klase altuko gaztearen, bizitza salbatuko du. Esker on gisa, Martin bere etxera gonbidatuko du Arthurrek eta, pixkanaka, bere bizimoduan sartuko du. Gazteak idazle bihurtzeko aukera gisa ikusten du hori, eta luxuen arteko denbora ahalik eta gehien aprobetxatzen saiatzen da. Martinek ezusteko bultzada bat jasoko du Ruth ezagutzen duenean.

.

Wonder Woman 1984

1984an, gerra hotzaren garaian, Wonder Woman bezala ezaguna den Diana Prince protagonista, Maxwell Lord enpresariaren eta Barbara Minerva/Cheetah bere lagun ohiaren aurka borrokatuko du.

.

 Hasta el cielo

Angelek Estrella ezagutuko du parranda gau batean, eta hizketan arituko dira denbora luzez. Horrek, Poliren, neskaren bikotearen, haserrea eragingo du, eta borroka piztuko da haien artean. Angelek erakutsitako trebeziaren aurrean, Madrilgo polizia guztia atzetik duen duen lapur-talde batera batzeko deia egingo dio Polik.

Protagonistak berehala egingo du gora diru beltza, iruzur ilunak eta abokatu ustelen sarea oinarri dituen piramidean. Bere jendearen aholkuei entzungor eginez, hiriko merkatu beltza kontrolatzen duen Rogelioren kuttuna bilakatzeraino.

 .

El inconveniente

Sarari etxe perfektua erosteko eskaintza egingo diote: zabala da, oso argitsua eta oso merkea. Eragozpen txiki bat baino ez du: Lola, gaur egungo ugazaba oktogenarioa, bertan biziko da hil arte. Hala ere, negozio ona dela prentsatuko du Sarak, eta erostea eta itxarotea erabakiko du.