Abenduaren 14an, astelehena, hasi zen Umorea Labur umorezko film laburren XIX. jaialdia Arrigorriagan, eta larunbatera arte luzatuko dira emanaldiak. David P. Sañudoren Ane luzeak zabaldu zuen egitaraua, festibalean hainbat lan aurkeztutako laburren sortzaile emankorra baita bilbotarra, eta ostiralera bitarte egunean zortzi proposamen eskainiko dituzte, 19:00etan hasita.

Arrigorriako Umorea Labur jaialdia orain 20 urte sortu zen, eta egoitza duen Lonbo aretoa tarteko, Lonbarri izenarekin eman zituen lehen urratsak. Urteurrena behar bezala ospatzeko asmoa zuten aurten, baina Covid19-aren pandemiaren eraginez, jaialdia egite hutsarekin konformatu behar izan dira. Hala ere, urtea irribarre batekin amaitzeko gonbidapena luzatu diete herritarrei, eta egitarau ederra atondu dute abenduaren 19ra arte.

Astelehenean David P. Sañudoren Ane luzea eman zuten Laburretik Luzera sailean, eta atzo, asteartea, Sail Ofizialeko film laburren lehen sorta eskaini zuten. Ondorengoa izango da datozen egunetako programazioa:

Asteazkena, abenduak 16, 19:00etan:

  • Polvotron 500 (Silvia Conesa, 11 min.)
  • Nuliparas (Fabia Castro, 17 min.)
  • Vaya mal genio (Antonio De Cuenca, 4 min.)
  • Orquesta Los Bengalas (David Valero Simón, 20 min.)
  • La petit mort (Ignacio Rodó, 1 min.)
  • La increible vacuna del Dr. Dickinson (Alex Rey, 17 min.)
  • Hippie (Javier Cumella, 3 min.)
  • El tratamiento (Álvaro Carmona, 9 min.)

Osteguna, abenduak 17, 19:00etan:

  • Puro Hormigón (Nieve Castro, 9 min.)
  • La última Navidad del Universo (David Muñoz eta Adrián Cardona, 15 min.)
  • El hombre cono (Rubén Seca, 3 min.)
  • Interkosmos (Álvaro Parrilla Álvarez, 15 min.)
  • Confeti (Mila Luengo eta Sergi Miralles, 20 min.)
  • Cuestión de autoridad (Olga Osorio, 1 min.)
  • Señales de realidad (Concha Alonso Valdivieso, 4 min.)
  • Julieteta (Alejandro De Vega eta Álvaro Moriano, 14 min.)

Ostirala, abenduak 18, 19:00etan:

  • Homeless Home (Alberto Vazquez, 15 min.)
  • Cumpleaños feliz (Marcos Altuve Marquina, 1 min.)
  • Loca (Maria Salgado Gispert, 15 min.)
  • Guarda (Pablo Arreba, 5 min.)
  • El último aplauso (Marcos García, 3 min.)
  • Guiadvisor (Alvaro Ortega, 19 min.)
  • Una vida asegurada (Jesús Martínez, 12 min.)
  • La operación (David P. Sañudo, 6 min.)

Ylenia Baglietto aktorea, Esther Cabero Kimuak programaren kudeatzailea eta Victor Lamadrid film laburretan aditua izango dira epaimahaikideak, eta larunbatean Lander Otaola aktoreak gidatutako ekitaldian iragarriko dituzte bost irabazleak: Epaimahaiaren saria (1.000 euro), Ikusleen saria (600 euro), Gaztea saria (600 euro), Zuzendari onenaren EHZE saria (500 euro) eta Antzezpen onenaren saria (300 euro).

Jaialdiaren inguruko xehetasun gehiago ezagutzeko, sartu hemen.