Baby

Haurdun dagoen drogazale gazte bat bere krisialdietako batean erdituko da. Umeaz arduratzeko gai ez denez, umeen trafikoan aritzen den emagin bati salduko dio. Damututa, gaztea berreskuratzen saiatuko da.

Bingen Mendizabalek eta Koldo Uriartek soinu banda onenaren errekonozimendua jaso zuten, Juanma Bajo Ulloak zuzendu duen film honentzako sortutako doinuagatik.

Irakurri Ixone Santamariaren kritikariaren iruzkina, #kritika hemen.

 

All My Life

Jenn Carter eta Sol Chau maiteminduta daude, hilabete batzuen buruan ezkontzekoak dira eta bizi oso baten proiekzioa dute aurretik. Bizitzaren enbatak, ordea, gogor kolpatuko ditu: Soli minbizi terminal bat diagnostikatuko diote. Bere asmo guztiak zapuztu egingo dira bapatean, eta ezkontza udan egitea ezinezko bilakatuko da. Erlojupeko lasterketa baten aitzakipean, bikotearen lagunek eta familiak diru-bilketa bat antolatuko dute Interneten, hurrengo bi asteetan amestutako ezkontza bizitzeko aukera izan dezaten.

Maitasun keinu horrek eskuzabaltasun -eta kezka- olatu bat sortuko du jende askorengan. Bien bitartean, Jenn eta Solen arteko harremana are sakonagoa bihurtuko da, benetako maitasunaren indarrak mugarik ez duela gogoraraziz.

.

Nieva en Benidorm

Peter Riordan gizon bakartia da, maniatikoa eta metodikoa, fenomeno meteorologikoekin obsesionatutakoa. Bizitza osoan lan egin duen Manchesterreko bankuan erretiro aurreratua hartzea onartzen diotenean, Benidormen bizi den Daniel anaia bisitatuko du. Hirira iristean, bere anaia desagertu egin dela jakingo du, eta burlesque klub baten jabea dela ere bai.

Peter eta Alex (anaiaren lankidea) Danielekin zer gertatu den ikertzen saiatuko dira, 50eko hamarkadan Sylvia Plath Benidormen egotearekin obsesionatuta zegoen polizia baten laguntzarekin.

.

The Turning

Haurren gurasoak hil ondoren, iloben tutore bihurtu den gizon batek emakume bat kontratatuko du, horien zaintzaz arduratu dadin. Heldu berri den zaintzailea berehala jabetuko da bai haurrek eta bai etxeak gordetzen dituzten sekretu ilunekin. Guauzak ez dira lehen begiradan iradokitzen dutenaren antzekoak…

Henry Jamesen The Turn of the Screw lanaren egokitzapen modernoa.

.

El arte de volver

Noemi New Yorken sei urte eman ostean etxera itzuli den aktore gaztea da. Madrilen egindako lehen 24 orduetan, Noemik hainbat topaketa eta agurri egin beharko die aurre, bizitzaren gorabeherak estimatzen eta bere iragana, etorkizuna eta munduak eskaini berri dion duen lekua balioesten lagunduko diotenak.

.

Akira

2019. urtea. Neo-Tokyo Hirugarren Mundu Gerraren ondoren suntsitutako antzinako hiriburu japoniarraren hondakinen gainean eraikitako hiria da. Japonia, aldiz, krisi politiko etengabeak pairatzen ari den kolapsoaren ertzean dagoen herrialdea.

Sekretupean eta armadaren aginduz, zientzialari talde batek berriz ekingo dio behin betiko arma –Energia absolutua izeneko indarra- kontrola dezaketen pertsonak aurkitzeko esperimentuari. Baina Neo-Tokyoko biztanleek badute beste kezkarik. Horietako bat Kaneda da, motorzale talde bateko liderra. Borroka batean, bere lagunik onenak, Tetsuok, istripu bitxi bat izango du eta instalazio militarretan sartuko dute. Bertan, zientzialariek energia absolutuaren jabea dela jakingo dute. Baina Tetsuo ez dago laborategi sagu gisa tratatua izan dadin uzteko prest…

.

Wendy

Denbora eta zahartzea gelditzen dituen uharte misteriotsu batean galduta, Wendyk bere familia, askatasuna eta gaztaroko izpiritu alaia arrisku hilgarritik salbatzeko borroka egin beharko du.