Futbolari baten heriotzak egunkarietako azal guztiak hartu dituen arren, beste heriotza batek minez bete du zinemaren mundua, bereziki beldurrezko zinemaren mundua. 2020ko azaroaren 20an, Daria Nicolodi hil zen, Dario Argentoren aginduetara lan egiteagatik ezaguna den aktorea. Hala ere, beldurrezko zinemako aktorea baino gehiago izan zen. Daria Nicolodi, Suspiria (1977) eta Inferno (1980) filmen gidoilaria izan zen ere, eta, beraz, bere begirada funtsezkoa da Italiako beldurrezko zinema eta, hein handi batean, egungo beldurrezko generoa ulertzeko.
Zentzu honetan, azken urteotan emakumeek egindako beldurrezko zinema generoaren funtsezko pieza bihurtu da, Julia Ducornau, Claire Denis, Jennifer Kent, Alice Lowe, Ana Lily Amirpour, Anna Biller eta Alice Lowe bezalako egileei esker. Eta azken urteotan ere, iraganean generoaren bilakaeran giltzarri izan ziren emakumeen memoria berreskuratu da ere. Daria Nicolodiren omenaldi gisa, hona hemen emakume horietako batzuk, gaur eta beti, gure memorian gorde behar ditugunak.
.
Debra Hill. Bera gabe, John Carpenter ez litzateke beldurrezko zinemaren mito. Besteak beste, Halloween (1978), The Fog (1980) eta Escape From L.A. (1996) filmeen gidoilaria izan zen, baita horien guztien ekoizlea ere.
.
Doris Wishman. 50. hamarkadan zinema nudista zuzendu ondoren, exploitation generoaren garapenean funtsezko autorea izan zen, Bad Girls Go to Hell (1965) edo A Night To Dismember (1989) bezalako filmeekin.
.
Amy Holden Jones. Editore gisa Roger Corman edo Martin Scorsese bezalako zuzendariekin lan egin du. Zuzendari bezala, The Slumber Party Massacre (1982) kultuzko slasher-a zuzendu zuen.
.
Stephanie Rothman. Queen of Blood (1966) The Velvet Vampire (1971), The Student Nurses 1970), edo Terminal Island (1973), exploitation klasiko handien zuzendari, ekoizle eta gidoilaria izan zen.
.
Barbara Peeters. Zuzendaria, gidoilaria eta Roger Cormanen kolaboratzailea. Starhops (1978) eta Humanoids From The Deep (1980) zuzendu zituen, exploitation generoko kultuzko autore bilakatuz.
.
Roberta Findlay. Zuzendari, ekoizle, gidoilari eta aktorea, Snuff (1976), Tenement (1985) eta Blood Sisters (1986) filmeekin, exploitation eta B serieko kultuzko sortzaile bilakatu zen ere.
.
Gloria Katz. Gidoilari eta ekoizlea, George Lucasen kolaboratzailea izan zen. Besteak beste, American Graffiti (1973) eta Indiana Jones and the Temple Of Doom (1981) filmen gidoia idatzi zuen, eta Messiah of Evil (1973) klasikoa zuzendu zuen.