Josu Martinez zuzendari bilbotarraren ANTI (2019) filma saritu dute Troyes (Frantzia) hiriko Court en Scène jaialdian. Europako film labur onena izendatu dute.

1921 urteko neguan kokatutako kontakizuna da lana. Frantziaren alde lau urtez fronteetan borrokatu ondoren, soldadu joandako herritarrak Baxenafarroako Bizkarsoro herrixkara itzuliko dira. Bestalde, maistra berria helduko da Paristik Bizkarsorora. Herriko umeek euskaraz besterik ez dute egiten. Maistrak, aldiz, frantsesa baino ez du hitz giten.

Adabaki Ekoizpenak eta Gastibeltza Filmak ekoiztetxeen elkarlanaren fruitu da filma, iaz Adabakik ekoitzitako Ama (Josu Martinez, 2018) film laburraren segida zinematografikoa. Bada, Bilboko ZINEBIn eta Troyes hiri frantseseko Court en Scène jaialdian proiektatu dute azken asteetan, eta Europako film labur onenaren saria eskuratu du azken horretan.

Subandila, bidean

Ama (2017) eta Anti (2019) film laburren ostean, hirugarrenez itzuliko da Josu Martinez zuzendari eta ikertzailea Bizkarxoro fikziozko herrira. Baigorrin eta Arrosan aritu zen udan, uztailaren 28tik 31ra bitartean, Subandila lana errodatzen, eta udazkenean estreinatzea espero du. 

Bizkarxoro fikziozko herriaren garapen soziologiko eta linguistikoa jorratuko ditu oraingoan. 1940an, tropa naziak Euskal herrira iritsi ziren garaian kokatu du, eta bi errefuxiatu nafarren bizipenak kontatuko ditu.

Manex Fusch, Ander Lipus eta Kristiane Etxaluzek izan dira protagonistak, eta Baigorri inguruko bizilagunek ere parte hartu dute, aurreko bi lanetan egin bezala.

0