Euskal ekoizpen eta zinegile ugarik parte hartuko dute egunotan ospatzen ari diren ZINEBI – Bilboko Zinema Dokumental eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdian. Hilaren 13an hasi, eta datorren ostiralera arte, azaroak 20, luzatuko da; online eta formatu presentzialean.

Progamazio osoari erreparatuta, euskal proiektuen parte hartzea nabarmena izango da ekitaldiaren atal lehiakorretan zein lehiaz kanpokoetan. Hala,proiekzio handiko zazpi film labur lehiatuko dira Sail Ofizialean.Besteak beste, Hauazkena kolektiboak Rafael Ruiz Balerdi artistaren animazio lana abiapuntu hartuz sortutako Ehiza (2020) animazio filma; Mamaddi Juanarenaren Amerikako bidaia oroitzen duen Zerua blu (Lur Olaizola, 2020) film dokumentala; Estibaliz Urresolaren Polvo Somos (2020)  fikziozko lana, familia harremanei buruzkoa; Alberto Vazquez marrazkilariaren ohiko mundu iluna biltzen duen Homeless Home (2020) animaziozko lan laburra; Maria Elorza eta Koldo Almandozek zuzendutako Quebrantos (2020) dokumentala; Xabier Larrazabalek zuzendutako Maite (2020) fikziozko film labur surrealista; eta Hemen gaur berriz (2020) dokumentala, Aitor Gametxok zuzendutakoa. Hain zuzen, zazpi lan hauen proiekzio bateratuak eman zion hasiera ostiralean, hilaren 13an, jaialdiaren 62. edizioari.

Bestalde, lehiaz kanpoko BERTOKO BEGIRADAK atalean ere, euskal jatorriko lagin zabala erakutsiko dute,film labur eta film luze formatuan. Iraupen luzeagoko proiektuen azpisailari dagokionez,  Javier Rebolloren De los ojos adentro; Josep Morellen eta Jordi Vilarren Ernest Lluch, libre y atrevido; Josu Rekalderen Esther Ferrer, hilos de tiempo; Paula Iglesiasen eta Marta Gomezen Fabricando mujeres 2.0; Josi Sierraren Mikel Zarate, bihotz zabaleko abeslaria; eta Margolan bat oparitzen didazu?, Ainhoa Urgoitiaren eta Enrique Reyren eskutik.

Askoz gehiago izango dira film laburren azpiatalean, hautatutako 22 lanetik baitute EAEko zigilua. Hiru saiotan eskainiko dira, multzoka, eta FAS Zineklubaren saria lortu ahal izango dute (2.000 €). Ondorengoak dira: Ez (ezagun) (Maitane Carballo); Ama (Elena Sáenz); Barbudos (Larry Makuso eta Tucker Davila Wood); Dar-Dar (Paul Urkijo); Datsegit (Aitor Arruti); Dentro de los sueños: La curva (Jorge Nuéz de la Visitación); El ruido solar (Pablo Hernando); Extimidades (Jessica Llorente); Ferreyra, a film concrete (Xabier Erkizia eta Tamara Garcia Iglesias); Gorrian (Maddi Barber); Haizearen Egia (Ekain Albite); Invierno (Mikel Otxoteko); Marcas (Adara Pagan); Nigandik (Imanol G. Gurrutxaga); Nire eguneroko maitea (Ximun Fuch, Manex Fuch eta Eñaut Castagnet); Prime time! (Nacho S. Cavada, Gerar Revilla & Adrián Hevia); Recuerdos en el camino (Victor Gonzalez Rubio); Todo esto es aún más intenso si a esa hora taría se visita a un amigo para ver como le va (Magdalena Orellana, 2020); Un retrato de N.B (Peio Aguirre); Violenta Juventud (Galder Sacanell); Ya no duermo (Marina Palacio); eta Zubiye (Iñigo Jimenez).

Halaber, euskal zinemagile ugarik hartuko dute parte jaialdian, eta, besteak beste, garapenean dauden zortzi proiektu dokumental aurkeztuko dituen ZINEBI NETWORKING foroa izango da haien elkargunea.Zineuskadik eta Europa Creativa MEDIA Desk Euskadik jaialdiarekin izan duten elkarlanari esker, Mehdi Bekkar (AlJazeera), Catherine Le Clef (Cat&Docs), Elena Mera (Treeline Distribution), Loles Fanlo (D’A Film Festival Barcelona) eta Ove Rishoj Jensen (Ove Rishoj Jensen) bezalako profesionalen laguntza izango dute elkargunean parte hartzeko aukera izango duten proiektuek: Jorge Moneoren Almanaka (Kalakalab); Iban Ayestaren Amores Trashumantes (Sonora Estudios, Emana Films); Oskar Tejedorren Asunto inconcluso (Sonora Estudios); Amaia Remirezen Bayo Bayo Baby (Kanaki Films); Nagore Eceizaren If you wish to make an apple pie (Quatre Films); Toia Bonino eta Marcos Joubeten La piba de oro (Atekaleun); Ione Atenearen Los caballos mueren al amanece’ (Hiruki Filmak, Zazpi t’erdi) eta Eneko Olasagastiren LosXei (Sincro Producciones).