Erlauntza

Ane Antoñanzasek eta Fernando Bernuések ekoitzi dute antzokietan arrakasta polita erdietsi duen Erlauntza obraren pantaila handirako egokitzapena. Covid19-aren pandemia gurera heldu eta osasun-neurriak ezarri aurretik horren ohikoak ziren lagunek antolatutako ezkon-aurreko agur batean girotutako istorioa da. Haurtzaroko sei lagun landetxe batera joango dira asteburua igarotzera, eta elkarren artean harreman estua badute ere, gauzak aldatu egin direla ohartuko dira. Inoiz esan gabeko gauzei, aitorpenei, trapu zikinei… eta erlauntza bati egin beharko diote aurre, etenik gabe gaiztotzen joango den festa-giroan.

Antzezlanaren zuzendari Mireia Gabilondo bera arduratu da ikus-entzunezkoaren gidaritzaz, bakarka zuzendu duen bigarren film luzea. Eta aktore-taldea Aitziber Garmendiak, Sara Cózarrek, Getari Etxegaraik, Naiara Arnedok, Itziar Atienzak eta Leire Ruizek osatu dute. Kepa Errastiren gidoia du oinarri; David Bernués eta Xabier Lozano dira argazki-zuzendariak eta Ana Turrillas arduratu da arte zuzendaritzaz.

.

Olea … ¡Más alto! 

Pablo Malok sinatutako dokumental honek Pedro Olearen kameraren atzeko lanera hurbilduko du ikuslea. Olea gaur egungo zinematografiako pertsonalitaterik esanguratsuenetako bat da, bost hamarkada baino gehiagoan egindako ibilbide luzeagatik, eta baita urte horietako bizitza sozial eta politikoari buruz eskaini duen begirada pertsonalagatik.

Halaber, filmak balioan jarriko du bere ekoizpenetan jorratu duen barietate tematikoa, non inprimatzen jakin dituen bere izaera, obsesioak eta nortasuna, bizitza ikusteko eta zinema ulertzeko modua.

Pablo Malo zuzendariak bere figurari eskainitako film luze dokumentalaren premièrea Seminciren 64. edizioan egin berri dute, eta Nanteseko Espagnol Zinemaldiaren 29. Edizioan ere parte hartu du berriki.  Pedro Olea berak eta hainbat aktorek, laguntzailek eta lagunek parte hartzen dute: Concha Velascok, José Sacristánek, Ana Belének, Joan Manuel Serratek, Víctor Manuelek, María Barrancok, José Luis Garcik, Imanol Ariasek, Arturo Fernándezek, Diego Galánek, Imanol Uribek, Jorge Ángel Cuervok, Máximo Valverdek, Fernando Guillén Cuervok eta Manuel Morónek, besteak beste.

.

L’incroyable histoire du facteur Cheval

Frantzia, XIX. mendearen amaiera. Joseph Ferdinand Cheval (Jacques Gamblin) egunero Drôme eskualdeko herrixketatik bidaiatzen duen postaria da. Egun batean, bere bizitzako emakumea ezagutuko du, Philomena (Laetitia Casta), eta bere elkartzetik Alice sortuko da, beste inor baino gehiago maitatuko duena. Horregatik, Chevalek helburu bat jarriko dio bere buruari: bere eskuekin jauregi bat eraikitzea. Zailtasunak zailtasun, Chevalek ez du amore emango, eta 33 urte emango ditu André Breton edo Pablo Picasso bezalako artisten arreta erakarri zuen aparteko lan bat eraikitzen.

.

Sole

Ermanno (Claudio Segaluscio) gailu txanponjale eta lapurreta txikiekin ateratakoaz bizi den gaztea da. Lena (Sandra Drzymalska) zazpi hilabeteko haurdun dago, eta Poloniatik Italiara iritsi berri da, diru-truk erdituko den haurra adopzioan emateko. Ermannoren eginkizuna Lena zaintzea izango da, eta gero, haurra jaiotzen denean, aita gisa jokatu beharko du  osaba-izebei adopzioan eman ahal izateko.

.

Adam

Abla gozotegi apal batean jabea da, Casablancan, eta Wardarekin bizi da, 8 urteko alabarekin. Bere errutina, lanak eta etxeko lanek agintzen dutena, egun batean eten egingo da norbaitek bere atea jotzen duenean: Samia lana eta sabaia bilatzen ari den emakume haurduna. Hasierako mesfidantza garaituta, emakumea etxean hartzea erabakiko du.