Jaime Murciegok eta Pablo Iraburuk zuzendutako Cholitas (2020) lanak film luze onenaren saria jaso du Terra Gollut Eskubide Sozialen Jaialdi katalanean. Filma online ikusi ahal izan da, azaroaren 1ra bitartean, Filmin plataformaren bidez.
Zinemaldiko epaimahaiak aho batez erabaki du Arena Comunicación taldeak ekoiztutako proiektua saritzea, “protagonisten gizatasun sakona erakartzeagatik eta haien ahalduntzearen berri emategatik, begirada zinematografiko samur, hurbil eta dinamikoarekin”.
Filmak mendiko espedizio batean abiatzen diren bost emakume indigena boliviarren istorioa du ardatz: Lidia, Liita, Dora, Rlena eta Ceciliarena. Amerikako mendirik garaiena (Aconcagua) igoko dute beraien soineko tradizionalak daramatzatela. Mendian gora aske, zoriontsu eta bizi sentitzen dira emakume ausart eta inspiragarri hauek, eta tradizioa mantentzen eta naturarekin bat egiten irakatsiko diote publikoari.
2016an, cholita mendizaleen inguruan idatzitako aritikulua irakurri ondoren, emakume hauekin kontaktuan jarri zen Jaime Murciego errealizatzailea. Handik gutxira, Boliviara bidaiatzea erabaki zuen. Emakumearen ametsa zen horren alde egin zuen bertan: Aconcagua mendiaren gailurrera iristen lagundu zituen, bidaia guztia grabatzen zuen bitartean. Lan mardul horretan, Arena ekoiztetxeko Pablo Iraburu izan zuen bidelagun.
2019ko abenduan ospatutako BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia zinemaldiaren 12. edizioan aurkeztu zuten lana, eta orduan heldu zitzaion lehen arrakasta. Izan ere, filmak epaimahaiaren saria jaso zuen, “ezkutuan dauden gaiak, gainditze eginahalak, eta erronka epiko bat erakusten dituen istorio handi bat delako”. Horren ondorioz, 2020ko urtarrilean hilabete abiatu zuten Mendi Tour ziklo ibiltarian proiektatua izateko hautatutako filmetako bat izan da ere.
Besteak beste, Japoniako telebista publikoan proiektatu dute lana, eta Buenos Airesko Finca jaialdian ere aurkeztu zuten. Horrez gain, Cervino Cine Mountain Film Festival jaialdian errekonozimendu nagusia jaso du, eta Suitzako Festival International du Film Alpin des Diablerets (FIFAD) jaialdian; Trentoko (Italia) Zienma Jaialdiaren 68. edizioan, eta Ushuaia Shh Nazioarteko Mendi Zinemaldian gailendu da azken asteetan.