Eiken Euskadiko Ikus-entzunezkoen Klusterrak eta Zineuskadik antolatuta, BASQUEGUNA jardunaldia ospatuko dute urriaren 19an (astelehena), Bilboko Bizkaia Aretoan. Seriesland eduki digitalen nazioarteko jaialdi eta merkatuaren baitan egingo dute, 11:00etatik 16:00etara, eta ikus-entzunezko sektorearen topagunea izatea du helburu.
Tokiko ekoizleentzako ekitaldi berezia prestatu dute Eikenek eta Zineuskadik, BASQUEGUNA. Euskadiko sorkuntza-enpresetako, ikus-entzunezko sektoreko eta sektore digitaleko trakzio-enpresa nagusiekin lankidetzan sortu dute, baita 2.0 sektorearekin ere.
Urriaren 19an (astelehena) ospatuko dute jardunaldia, Bilboko Bizkaia Aretoan. Seriesland eduki digitalen nazioarteko jaialdi eta merkatuaren baitan egingo dute, 11:00etatik 16:00etara, eta bertaratzeko derrigorrezkoa izango da antolatzaileek ahalbidetu duten izen-emate fitxa betetzea.
Ekitaldian euskal enpresek gaur egun aurrez aurre dituzten merkatu-aukera berriak eta dituzten beharrak aztertuko dituzte hainbat mahai-ingurutan: “Momentu erabakigarria da hau, eta babesa eskaini behar zaie ikus-entzunezko sektoreari, sektore digitalari eta haiek osatzen dituzten enpresa guztiei. Ekitaldi honen bidez, batu egin nahi dugu, Euskadiko enpresetan trakzio eginez eta, hala, gogoeta egingo dugu ikus-entzunezkoaren orainaz eta etorkizunaz”.
Ezagutu jardunaldiaren programa, hemen.