ZINEMAKUMEAK GARA! – Bilboko emakumeek zuzendutako zinema-erakusketa, datorren astean izango da, urriaren 5etik 14ra, Bizkaiko hiriburuko hainbat gunetan. 25. urteurreneko programazio berezia dela eta, Portugaletera, Zallara eta Basaurira ere zabalduko da aurten.

2020an mende laurdena bete da Ana Gorosizak, Carmen Urruelak, Mari Luz Isasik eta Carmen Rellosok (Simone de Beauvoir Talde feministako militante historikoak) emakumeek zuzendutako Estatuko zinema erakustaldi aitzindariaren hazia landatu zutenetik. 1996ko azaroaren 25ean, BBKren laguntzari esker, ZINEMAKUMEAK GARA! film erakusketa sortu zen Indautxuko El Carmen aretoan, programa bikoitz baten proiekzioarekin: Los Goikoetxea, Beatriz de la Vegaren film labur bat, eta Moufida Tlatli zuzendari tunisiarraren Los silencios de palacio.

Ordutik, emakumezkoek zuzendutako lanei ikusgarritasuna eman asmoz beti,  hainbat eta hainbat proiekzio, solasaldi, tailer eta mahai-inguru egin da; lagunen eta kolaboratzaileen lan bikaina ere bildu dute, eta gaur egungo krisi-egoera zail honi ere aurre egiteko asmoz azaldu dira. Bada, hainbeste urteren ondoren, bere horretan mantentzen da ZINEMAKUMEAK GARA! -ren konpromisoa, emakumeek egindako zinema ikusarazi eta balioesteko helburua.

“Zinema gara! Eta pandemiaren albo-ondorio larrien eraginez, gure hiriko kulturgintzak duen desagertzeko arriskuaz jabeturik, lehen egunetik gure ibilbidea zuzendu duen leloari leialtasunez eutsiko diogu, ezagutzarako eta hausnarketarako espazio bat aldarrikatuz”, adierazi dute antolatzaileek. Sei film luzeren estreinaldia eskainiko du mostrak, film laburren aukeraketa bikain batez eta hainbat gonbidaturen parte hartzeaz lagunduta. Besteak beste, Amara Mosteiro, Norma Vila, Esther Cabero, Jaione Camborda, Marcelle Mardon, Lidia Kinson, Ana Carrasco Conde, Edurne Portela, Laura Casielles, Nuria Gimenez eta Paula Cons izango dira gonbidatuak.

Ikusi egitaraua, hemen.