David Perez Sañudok Ikus-Entzunezko Komunikazioa ikasi zuen Madrilgo Carlos III Unibertsitatean eta Zuzendaria espezializazioa egin zuen Bartzelonako ESCAC zinema eskolan. Hainbat film laburren sorreran parte hartu eta gero, zuzendari gasteiztarrak bere ‘opera prima’ aurkeztu du 68. Donostia Zinemaldian: ANE. 

Madrilgo ECAM zinema eskolako The Screen ataleko La incubadora programan garatu du proiektua, eta zinemagileen lehen edo bigarren film luze erakutsi gabeen lehiaketa hartzen duen New Directors atalean lehiatu da.

ANE thriller generoaren elementuekin gorpuztutako drama bat da, 2009an euskal gizartean oso presente egon ziren AHTaren aurkako ekintzen testuinguruan girotutakoa. Gasteizko fikziozko auzo batean bizi den familia bateko kideak ditu protagonista, eta filmaren helburua komunikazioari buruzko hausnarketa egitea izan dela aitortu digu zuzendariak.

Besteak beste, Euskal Gidoigileen Elkarteak 2020ko Donostia Zinemaldiko euskal ekoizpenen artean nabarmentzea erabaki du ANE filma, “eduki sozial, politiko eta intimoan lan bikaina albaindu izanagatik”, hala, Marina Parésekin batera egindako idazketa lana saritu nahi izan diote Euskal Gidoi Onenaren saria emanez. Horrez gain, Euskal Zinemaren Irizar saria irabazi du jaialdi donostiarrean. Datozen hilabeteetan nazioarteko hainbat zinema jaialditan lehiatuko da David Perez Sañudo ANE lanarekin, eta harrera ona izatea espero du.

ZINEAn zinegile gasteiztarrarekin aritu gara solasean, eta ANE filmari buruzko xehetasunak azaldu dizkigu: