Ezin ukatu euskal zinemagintzak loraldia bizi duenik. Bada zeri kantatu, eta badugu nori kontatu. Euskal ekoizpenak ugariak zango dira Donostia Zinemaldian, eta horren berri emateko asmoz ekingo diogu ZURRIOLAKO BUTAKA programaren saio-sorta berriari.

Gaurko (eta azkeneko!) saioari dagokionez, Xabi Berzosa eta Ander Iriarte izango ditugu platoan. Lehenegoa, Zinemiran aurkeztu duten El estado contra Pablo Ibar lanaren ekoizlea da, eta Iriarte, aldiz Del fuego al hielo eta El sonido del crack (torturaren ingurukoa) proiektuen inguruan arituko da. Horrez gain, Culinary Zinema atalean barneratuko gara; eta, aurreneko aldiz, Arabako Alea aldizkariko lagunen parte hartzea izango dugu, Gasteizen 1977ko Zinemaldiaren inguruan dagoen erakusketaren bideoarekin. Amaitzeko… beno, saioa ikusita deskubritu beharko duzue amaierako sorpresa 😉

Jaialdiari eskainitako euskara hutsezko ekoizpen bakarra izango da, eta ZINEAren atarian,  IRUTXULOKO HITZA, eta BERRIA hedabideen webguneetan eta HAMAIKA nahiz KANALDUDE telebista kateetan ikusi ahalko da. Egunero 19:00etatik aurrera zabalduko dugu Internet bidez, eta Kanaldudek eta Hamaika Telebistak iluntzeko programazioaren baitan emitituko. Horrez gain, #Zbutaka traola erabiliko dugu saioko kideek gure jarduna sareetan zabaltzeko.

68. Donostia Zinemaldiko zortzigarren Zurriolako Butaka saioa duzue segidan: