Ezin ukatu euskal zinemagintzak loraldia bizi duenik. Bada zeri kantatu, eta badugu nori kontatu. Euskal ekoizpenak ugariak zango dira Donostia Zinemaldian, eta horren berri emateko asmoz ekingo diogu ZURRIOLAKO BUTAKA programaren saio-sorta berriari.

Gaurko saioari dagokionez, Imanol Rayo izan dugu eguneko gonbidatu berezia, et Hil Kanpaiak filmaren inguruan aritu da zabal eta luze Tessa Andonegi aurkezlearekin. Horrez gain, (H)emen, ikus-entzunezko eta arte eszenikoetako emakumeen elkarteak egindako ekimen sinbolikoaren aipamena egingo dugu; bere lehen filma Zabaltegi-Tabakaleran aurkeztu duen Marina Palaciorekin hitz egingo dugu; Euskadiko Filmategiaren tripak ezagutuko ditugu; eta, amaitzeko, Gorka Bereziartua kazetaria eta Mikel Zumeta kazetaria elkartuko ditugu platoan, egunotan ikusitakoari buruz aritzeko.

Jaialdiari eskainitako euskara hutsezko ekoizpen bakarra izango da, eta ZINEAren atarian,  IRUTXULOKO HITZA, eta BERRIA hedabideen webguneetan eta HAMAIKA nahiz KANALDUDE telebista kateetan ikusi ahalko da. Egunero 19:00etatik aurrera zabalduko dugu Internet bidez, eta Kanaldudek eta Hamaika Telebistak iluntzeko programazioaren baitan emitutuko. Horrez gain, #Zbutaka traola erabiliko dugu saioko kideek gure jarduna sareetan zabaltzeko.

68. Donostia Zinemaldiko zazpigarren Zurriolako Butaka saioa duzue segidan: