Ezin ukatu euskal zinemagintzak loraldia bizi duenik. Bada zeri kantatu, eta badugu nori kontatu. Euskal ekoizpenak ugariak zango dira Donostia Zinemaldian, eta horren berri emateko asmoz ekingo diogu ZURRIOLAKO BUTAKA programaren saio-sorta berriari.
Gure saioari dagokionez Telmo Esnal izango da eguneko gonbidatu protagonista, Zinemiran aurkeztuko duen URTZEN filmari buruz solasean. Horrez gain, Donostia Sariaren banaketa izango dugu hizpide, gaur arratsaldean jasoko baitu saria Viggo Mortensen aktoreak. Kanaldude Telebistako lagunek Gari Garaial de argazkilaria elkarrizketatuko dute, jaialdian jo ta fuego lanean ari diren argazkilari taldeko kidea baita. Amaitzeko, Arkaitz Basterra kritikaria izango dugu platoan..
Jaialdiari eskainitako euskara hutsezko ekoizpen bakarra izango da, eta ZINEAren atarian, IRUTXULOKO HITZA, eta BERRIA hedabideen webguneetan eta HAMAIKA nahiz KANALDUDE telebista kateetan ikusi ahalko da. Egunero 19:00etatik aurrera zabalduko dugu Internet bidez, eta Kanaldudek eta Hamaika Telebistak iluntzeko programazioaren baitan emitutuko. Horrez gain, #Zbutaka traola erabiliko dugu saioko kideek gure jarduna sareetan zabaltzeko.
68. Donostia Zinemaldiko seigarren Zurriolako Butaka saioa duzue segidan: