Ezin ukatu euskal zinemagintzak loraldia bizi duenik. Bada zeri kantatu, eta badugu nori kontatu. Euskal ekoizpenak ugariak zango dira Donostia Zinemaldian, eta horren berri emateko asmoz ekingo diogu ZURRIOLAKO BUTAKA programaren saio-sorta berriari.

Euskal Zinemari eskainitako eguna da gaur Donostia Zinemaldian. Sara Bilbatuari Zinemira saria banatuko dion ekitaldiaz gainera,  Alardea telesailaren aurkezpena, Non dago Mikel? filmaren estreinaldia, El Drogas, Caminho Longe… eta gehiago!

Gure saioari dagokionez, Jon Maya dantzaria elkarrizketatuko dugu platoan, bera ari baita aurten Zinemaldiko galak zuzentzen. Horrez gain, Non dago Mikel? dokumentala izango dugu hizpide, eta solasaldian, ZINEAko Ixone Santamaria kritikaria izango da.

Jaialdiari eskainitako euskara hutsezko ekoizpen bakarra izango da, eta ZINEAren atarian,  IRUTXULOKO HITZA, eta BERRIA hedabideen webguneetan eta HAMAIKA nahiz KANALDUDE telebista kateetan ikusi ahalko da. Egunero 19:00etatik aurrera zabalduko dugu Internet bidez, eta Kanaldudek eta Hamaika Telebistak iluntzeko programazioaren baitan emitutuko. Horrez gain, #Zbutaka traola erabiliko dugu saioko kideek gure jarduna sareetan zabaltzeko.

  1. Donostia Zinemaldiko laugarrenZurriolako Butaka saioa duzue segidan: