Ezin ukatu euskal zinemagintzak loraldia bizi duenik. Bada zeri kantatu, eta badugu nori kontatu. Euskal ekoizpenak ugariak zango dira Donostia Zinemaldian, eta horren berri emateko asmoz ekingo diogu ZURRIOLAKO BUTAKA programaren saio-sorta berriari.
Igandeko atsedenaren ostean, programa polita prestatu dugu aste berriari merezi duen ongi etorria emateko. Amaia Aberasturi Akelarre filmeko aktore protagonista izango da gonbidatu nabarmendua, eta Tessa Andonegiren galderak erantzungo ditu gure platoaren goxotasunean. Bestalde, Berria taldearentzat kritikari lanetan ari den Amaia Garcia izango du platoan, orain arte ikusitako filmen ingurukoak azalduz. Amaitzeko, Saia eta Lukas Hiriart, ‘Atarrabi eta Mikelats’ euskarazko filmeko akore protagonisten hitzak bilduko dituen bideo erreportajea.
Jaialdiari eskainitako euskara hutsezko ekoizpen bakarra izango da, eta ZINEAren atarian, IRUTXULOKO HITZA, eta BERRIA hedabideen webguneetan eta HAMAIKA nahiz KANALDUDE telebista kateetan ikusi ahalko da. Egunero 19:00etatik aurrera zabalduko dugu Internet bidez, eta Kanaldudek eta Hamaika Telebistak iluntzeko programazioaren baitan emitutuko. Horrez gain, #Zbutaka traola erabiliko dugu saioko kideek gure jarduna sareetan zabaltzeko.
- Donostia Zinemaldiko hirugarren Zurriolako Butaka saioa duzue segidan: