Ezin ukatu euskal zinemagintzak loraldia bizi duenik. Bada zeri kantatu, eta badugu nori kontatu. Euskal ekoizpenak ugariak zango dira Donostia Zinemaldian, eta horren berri emateko asmoz ekingo diogu ZURRIOLAKO BUTAKA programaren saio-sorta berriari.
Ane Gabarain aktorea izango da gaurko saioaren protagonista, Patria telesailaren protagonistetako bat baita. Bestalde, solasaldia egingo dugu Irutxuloko Hitza aldizkariko Nerea Lizarralderekin; eta Iñaki Salvador – Woody Allenen Rifkin’s festival filmean parte hartu du- musikariari egindako elkarrizketarekin gozatzeko aukera izango dugu. Amaitzeko, Ekain Irigoien zinemagilearen –Hijos de Dios dokumentala aurkeztuko du Zinemira sailean- hizak jasoko ditugu.
Jaialdiari eskainitako euskara hutsezko ekoizpen bakarra izango da, eta ZINEAren atarian, IRUTXULOKO HITZA, eta BERRIA hedabideen webguneetan eta HAMAIKA nahiz KANALDUDE telebista kateetan ikusi ahalko da. Egunero 19:00etatik aurrera zabalduko dugu Internet bidez, eta Kanaldudek eta Hamaika Telebistak iluntzeko programazioaren baitan emitutuko. Horrez gain, #Zbutaka traola erabiliko dugu saioko kideek gure jarduna sareetan zabaltzeko.
68. Donostia Zinemaldiko bigarren Zurriolako Butaka saioa duzue segidan: