Ezin ukatu euskal zinemagintzak loraldia bizi duenik. Bada zeri kantatu, eta badugu nori kontatu. Euskal ekoizpenak ugariak zango dira Donostia Zinemaldian, eta horren berri emateko asmoz ekin diogu gaur Zurriolako Butaka programaren saio-sorta berriari.

Lara Izagirre izango da gaurko saioaren protagonista, Tessa Andonegik elkarrizketatuko baitu platoan ‘NORA’ pelikularen ingurukoak ezagutzeko. Bestalde, Jose Luis Rebordinos zinemaldiko zuzendariak 68. Edizioaren aurkezpena egingo du; Pablo Agüeroren ‘Akelarre‘ filmarekin batera Sail Ofiziala osatuko duten lanen errepasoa egingo dugu; eta, EHUk, EQZEk eta Filmategiak, Donostia Zinemaldiarekin batera irailean atondutako udako ikastaroaren berri emango dugu. Amaitzeko, jaialdia zabaldu duen Rifkin’s Festival filmaren estreinaldia izango dugu hizpide Urtzi Urkizu kazetariaren bidez.

Jaialdiari eskainitako euskara hutsezko ekoizpen bakarra izango da, eta ZINEAren atarian,  IRUTXULOKO HITZA, eta BERRIA hedabideen webguneetan eta HAMAIKA nahiz KANALDUDE telebista kateetan ikusi ahalko da. Egunero 19:00etatik aurrera zabalduko dugu Internet bidez, eta Kanaldudek eta Hamaika Telebistak iluntzeko programazioaren baitan emitutuko. Horrez gain, #Zbutaka traola erabiliko dugu saioko kideek gure jarduna sareetan zabaltzeko.

68. Donostia Zinemaldiko lehen Zurriolako Butaka saioa duzue segidan: