Nafarroako Nazioarteko Zinema Jaialdiaren bigarren edizioa irailaren 3tik 5era bitartean ospatu dute Iruñean, jardueren batez besteko %80ko okupazioarekin eta online bidezko jarraipen ezin hobearekin. Antolatzaileek baieztatu dute jada hirugarren edizioa egingo dutela 2021ean.
Zinemaldiaren zuzendariak azaldutakoaren arabera, “jaialdiaren bigarren edizioa egin izanak, pandemia batek dakartzan ziurgabetasun eta zailtasunekin, NIFFren izaera eta asmo sendoa erakutsi du. Izan ere, publikoaren babes handiari zor zaio aurtengo ekitaldiaren arrakasta, online bidez zein %80ko okupazioa izan duten jarduera presentzialetan.
Halaber, antolatzaileek erakundeek zein zinemagintzaren sektoreko kideek eskainitako babesa izan dute gogoan. Zenbakiek gora egin dute, oro har: herrialde gehiago, inskribatutako film gehiago, zinemagile gehiago eta elkarlanerako kide gehiago.
Publikoaren jarrera goraipatu dute, eta horiek jaialdiaren inguruan partekatutako iruzkinak balioan jarri ere bai: “ikusleek positiboki baloratu dituzte jarduera guztiak, baina onarpen bereziki ona izan dute Lola Mayoren lantegiak, Foro Antzokiak edo Melikonsinak”. Lan boluntarioa egin dute profesionalekin gogoratu dira ere: “Aurreko edizioetan baino boluntario gehiago izan ditugu, ekintza guztiak behar bezala gauzatzen eta, batez ere, COVID protokoloa kontrolatzen lagundu dutenak, saioen erdian edukiera osoa izan arren”.
Gauzak honela, hirugarren edizioaren prestaketa lanak abiaraziko dituztela iragarri dute: “Gelditzeko etorri ginen eta, publikoaren erantzun eta ausardiari esker, gutxienez hirugarren ediziora joateko soka eta gogoa dugu”.