Zinemaldiaren Laguntzaile Ofiziala eta Haur Zinema sailaren babesleak den Amenabar enpresak babestuko du aurten irailaren 26an (68. edizioa amaitu baino ordu batzuk lehenago) programatuko duten emanaldi sorpresa. Proiekzioa 15:45etan gauzatuko da, Victoria Eugenia Antzokian, eta egun batzuk lehenago iragarriko dute film hautatua. 

2019an Zinemaldiak film sorpresa bat programatzeko ohitura zaharra berreskuratu zuen. Todd Phillipsen Joker izan zen iaz aukeratutako film luzea, eta edizioan zehar jakinarazi zen. Gerora bilakaera nabarmena izan duen filma izan zen hautaturikoa, Oscarretarako hamaika izendapen lortu baitzituen. Horietako bi irabazi zituen, gainera: Gizonezko Aktore Onena (Joaquin Phoenix) eta Jatorrizko Soinu Banda Onena (Hildur Guðnadóttir).

Bada, ekimena errepikatuko dute 2020 urtean ere, eta 68. Edizioa amaitu baina ordu batzuk lehenago egingo dute proiekzioa, irailaren 26an. Victoria Eugenia Antzokian gauzatuko da, 15:45ean, eta egun batzuk lehenago iragarriko dute filma.